Ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko kanpaina egingo da datorren astean Bilbon
Pneumatikoen egoeran eta higadura mailan jarriko da arreta berezia, batez ere itsaspenean
BILBO. Bilboko Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) inguruko 2016ko lehenbiziko kanpaina jarriko du abian datorren aste osoan zehar, Euskadiko Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Plan Estrategikoaren barruan.
Neumatikoen egoeran eta higadura mailan jarriko da arreta berezia, batez ere itsaspenean, ezinbestekoa baita zorua bustita dagoenean istripuak ekiditeko, bai eta argietan ere. Horrez gain, ekimenaren helburua da gidariak bolantean daukaten erantzukizunaren inguruan kontzientziatzea eta bideko segurtasuna bermatzea.
Bilboko Udaltzaingoaren Trafiko eta Koordinazio Dibisioak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira modu estatistikoan kudeatzeko eta horretarako ezarri diren adierazle batzuekin tratatuko dira.
2015ean Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko hiru kanpaina egin ziren. Bilboko Udaltzaingoak 980 ibilgailu ikuskatu zituen eta horietako 132ri, hots, %13,5ri, salaketa jarri zien IAT epe barruan ez pasatzeagatik.