Síguenos en redes sociales:

Bilbao Kirolak erakundeko harpidedunek abantailak izango dituzte eskia eta snowa praktikatzen dutenean

Bilbao Kirolak erakundeko harpidedunek abantailak izango dituzte eskia eta snowa praktikatzen dutenean

BILBO. Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko udal erakundearen bitartez, eta Livingstone Bidaiak eta Bilbobentura Bidaiak agentziek lankidetza hitzarmena sinatu dute kirol erakundeko harpidedunek zenbait abantaila izan ditzaten eskia eta snowa praktikatzen dutenean, enpresa horiek 2015-2016 denboraldian antolatu dituzten bidaien egutegian.

Alde batetik, Livingstone eta Bilbobentura enpresek adierazi dute udal erakundeko harpidedunek 2015-2016 denboraldian eski estazioetara egingo diren irteerekin bat egin dezaketela, eta, bestetik, Bilbao Kirolak erakundeko harpidedunek pertsonako deskontuak izango dituzte, dataren, bidaiaren iraupenaren eta helmugaren arabera. Gainera, deskontuak izango dira eskiko materialaren alokairuan, hasiberrientzat eta lehiaketarako sortan.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, bidaia guztietan bi gidaren laguntza izango da, izena eman duten pertsonen beharrizanei erantzuteko (autobusak, apartamentuetako giltzak, fidantzak, tasak, forfaitak, aseguruak eta abar). Era berean, Livingstone Bidaiak agentziak antolatutako txangoetan izena eman duten pertsonak hasiberriak badira, lehen egunean ordubete eta erdiko klase bat doan izango dute.