BILBO. Horrela,udaltzainek ohiko kontrolak indartuko dituzte segurtasun uhalaren eta umeak lotzeko Bide Segurtasuneko Legeak aurreikusitako dispositiboen erabilera kontrolatzeko. Hartara, gidariek eta ibilgailuaren aurrealdeko zein atzealdeko bidaideek segurtasuneko dispositiboak behar bezala erabiltzen dituztela egiaztatuko da, horiek erabiltzea derrigorrezkoa baita eta lege horretan beren beregi araututa agertzen baita.

Joan den urtean zehar Bilboko Udaltzaingoak 72 kontrol egin zituen hiru kanpainetan, helburu horrekin. Guztira, 25.681 ibilgailu kontrolatu zituen, eta 118 salaketa jarri (75 gidariak segurtasun uhala ez erabiltzeagatik, 23 aurrealdeko bidaideak segurtasun uhala ez erabiltzeagatik, 17 atzealdeko bidaideak segurtasun uhala ez erabiltzeagatik, eta hiru umeak eusteko sistema ez erabiltzeagatik.