BILBO. Horrela, autobusak hamar minutuan behin irtengo dira Plaza Biribileko ingurutik partida hasi baino ordu bat lehenago, eta amaitutakoan, Bilbao Arenako geralekutik (Askatasuna/Gortazar) Hurtado Ametzaga 1 geralekura joango dira autobusak, hamar minututan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute Bilbao Arenara heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.
Azkenik, Bilboko Udalak gogorarazi du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela, Bilboko auzoetara nahiz inguruko udalerrietara lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida dagoen egunetan taxi geraleku berezia jartzen da Askatasuna Etorbideko 11n.