BILBO. Atzerriko artistek eta estatuan ondo oinarritutako taldeen aukeraketa batek luxuzko zerrenda bat orekatzen dute, estilo honen zaleentzat eta lehenengoz hartara hurbildu nahi dutenentzat.

Zortzi urteko ibilbidean, Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen zikloak uriko eskaintza kulturalaren aukera garrantzitsu bihurtu da eta ikus-entzule fidelak bereganatu ditu.Bilbon jazz musikaren zaletu?kopuru handia dagoela kontuan hartuta, ‘365 Jazz Bilbao’ zikloa hasiera?hasieratik kalitaterik handiena bilatzen saiatu izanak ezaugarritzen du; baina, horrekin batera kontzertu guztietan prezio merkeak jarri nahi dira.

Horrela, kultura-proposamenen eta aisialdi-planen artean ohikoa izateko jazzaren ziklo hau. Programak entzule-mota guztiengana heldu nahi du eta estilo desberdinak barnebildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, horien artean musika klasikoa, rocka, blusa, hip hop edo ‘munduko musikak’ ditugu.

Asko dira ‘365 Jazz Bilbao’zikloaren bereizgarri diren egoitzak, artistak, taldeak, erritmoak eta estiloak. Jazzaren zaleak ugari direnez gero, ziklo honek hasiera-hasieratik bilatu izan du kalitaterik gorena, programazio askotarikoa eta ikusle guztientzako prezioak.

2015eko edizioak otsailetik ekainera bitarteko programazioa du, izen garrantzitsuz betea: Denboraldia ireki zuen ZARA MCFARLANE Ingalaterrako abeslariak (otsailaren 11) eta ondoren etorri ziren TONY ALLEN bateria-jotzaile afrobeatak (martxoaren 11), Frantziako MANU KATCHÉ perkusionista eta konpositorea (martxoaren 31), Estatu Batuetako JANE MONHEIT abeslaria (maiatzaren 5a) eta Philadelphiako CHRISTIAN MCBRIDE baxu-jotzaile birtuosoa (ekainaren 2a).

Denboraldiko bigarren zatia urriaren 6an hasiko da eta Bilbon izango dugu Estatu Batuetako JOHN ABERCROMBIE tronpeta-jotzailea (urriaren 6a), eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) oso kontzertu bereziak emango ditu CHINA MOSES artista gonbidatuarekin (azaroaren 19a eta 20a).