BILBO. Orain dela hilabete bat hasi ziren lanean, eta freskoen eremuan jarri dute ardatza, hura goitik behera berrituta, tokiko sasoiko produktuen eskaintza zabalari balioa emateko. Nabarmentzekoa da frutetan eta berduretan dagoen eskaintza (Arrieta eta Imanol), eta orobat okindegian dagoena (Confiteria de Bilbao); gainera, harategian, Eusko Labelen puska bikainak eta Gesalagaren haragia, Ezkurtxerriren txerrikia eta Thateren saltxitxak ditu.
"EROSKI dendak beren inguruan ekoizten diren jangaiak merkaturatzeko plataforma irekiak dira. Konpromiso horren bidez, gastronomiaren aniztasunaren alde egiten dugu, eta, hala berean, tokiko nekazaritzako elikagaien sektorearen iraupenaren eta bertako aniztasunaren alde, hori egitea eskualdearen pizgarri jardutea baita", azaldu du Arantza Pedrerok, supermerkatuko dendaburuak.
"Lanak egin bitartean, bezeroari ahalik eta trabarik txikiena egiten saiatu gara, lan eremuak hesituta. Eskerrak eman nahi dizkiegu, beti bezala etorri baitira erostera", azaldu du Arantza Pedrerok. "Gainera, eredu berriaren inguruan azaldu duten interesa eta egin dituzten galderak direla medio, gogotsuago heldu diogu prozesuari". Orain arte eraldatu diren dendei erreparatuta, ikusten da %6 inguru igo dela salmenta eta %10 freskoen produktuetan, hau da, Zurekin dendaren bihotz den arloan, lehen urte honetan.
Berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da atal guztietan egin dela arreta pertsonalizatuaren alde. "Saltokia arreta ematen hasi da berriz harategian. Gainera, bezeroari ematen zaion arreta aldatuz joango da EROSKI Klubaren txartelaren bitartez egindako eskaintzekin eta promozioekin; dagoeneko, Euskal Autonomia Erkidegoko salmenten %85 biltzen ditu", esan du dendaburuak. Saltokian 30 langile baino gehiago ari dira.
Supermerkatu berrituak azken berrikuntza teknologikoak ere badakartza efizientzia energetikoa hobetu eta ingurumenean duen eragina gutxitzeko; esaterako, elikagaiak kontserbatzeko hozte altzarien ixteko sistema.