BILBAO.Bilborock Aretoan, bihar, eguena, apirilak 30, 20:00etan banda bi: RED CROCODILE. Talde honek hard rockeko proposamena azalduko du taula gainean. Beste banda batzuen eragina ikusten da euren musikan: Jet, Skid Row, Steel Panther, Muse, Foo Fighters, Judas Priest, Guns & Roses eta Arctic Monkeys, besteak beste. Gau berean, MAMMA JAM taldeak joko du, Radiohead-en, Muse-n edo Pink Floyd-en musikaren eragina duen taldea, hain zuzen ere.
Sarrera doakoa da eta zuzeneko musikaz gozatu eta musika-talde gazteen berri jakin nahi dutenentzat dira kontzertuok.
Barrutirock-en barruan, Bilboko barruti guztietako talde eta bakarlari gazteek (15-35 urte) euren lanak erakusten dituzte zuzenean, horrela esperientzia lortuz, Bilborock bezalako aretoan jotzeko aukera izanda.
Iazko edizioan hogei bat bandak eta bakarlarik hartu zuten parte.