GASTEIZ. Akordioa ostiral honetan aurkeztuko dute Buesa Arenan bertan Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Francisco Roca ACBko presidenteak eta Josean Querejeta Saski Baskoniako presidenteak.
Modu honetan, 15.504 lagunentzako edukiera duen Buesa Arena pabiloia izango da datorren urteko Koparen egoitza. Kopa Gasteizen jokatu zen azken aldia 2013. urtea izan zen, eta orduan Bartzelonak irabazi zuen finala Valentziaren aurka (85-69).