Aste Nagusiari amaiera emateko, abuztuaren 24an, igandea, Euskadiko herri ezberdinetatik etorritako Erraldoiak Bizkaiko Gaiteroak taldearekin elkartuko dira, 10.30etik aurrera, haien tradiziozko Erraldoien Elkarretaratzearen XXXIV. edizioarekin.
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Plaza Biribilatik hasi, eta 13.00ak aldera Areatzara iritsiko dira gaiteroekin, hauen ibilbidea bertan amaituz. Ondoren Bilboko Udal Txistulari Bandak hartuko die lekukoa Plaza Barrian, 13.00etatik aurrera. Euskadiko hainbat txokotatik heldutako txistulariekin batera, haien tradiziozko Txistularien Alarde Handia eskainiko dute, Txaber Fernández zuzendariarekin.
Aurten Elkarretaratzean parte hartuko duten Erraldoien konpartsak honako hauek izango dira: Ondalan eta Ondalan Txiki, Mamutxak, Konpartsa Txikiena (Deusto), Mairuek Gaztediko Erraldoiak (Santutxu), Urduñako Erraldoien Konpartsa, Topelore Erraldoien Konpartsa (Donostia), Sukila Elkartea (Kanbo), Noaingo Erraldoien Konpartsa (Noain), Baigorriko Erraldoien Konpartsa (Baigorri) eta Amurrioko Erraldoien Konpartsa (Amurrio).
Jaietan egoteaz gain, "Bilboko Erraldoiak" erakusketa irailaren 14ra arte Bilboko Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian izango da ikusgai.
Dena den, abuztuaren 23ra arte egongo dira Erraldoi eta Buruhandiak 11.00etatik aurrera Bizkaiko hiriburuaren kaleetan zehar. Pasio Irudien Museotik hasten dira, eta egunero bi orduko ibilbide desberdina egiten dute. Bilbao Aste Nagusia 2025 aplikazio ofizialean zuzenean jarraitu daiteke ibilbidea.