Bilboko Udal Musika eta Txistulari Banda ostiral honetan, ekainak 14, kontzertu bateratua eskainiko dute Areatzako Kioskoan 19:00etatik aurrera. "Goazen erromeriara" emanaldiarekin bi musika-taldeek Areatzara hurbiltzen den publikoa erromeria herrikoi baten murgilduko du. Erromeria horretan, betiko abestiez gozatzeko aukera izango da Bilboko Beti Jai Alai dantza taldearen dantza tradizionalekin uztartuz. Bertaratzen direnek euskal kantu tradizionalak entzungo dituzte, hala nola, Jesus Guridiren “Espata Dantza” eta “El Caserío”, Pablo Sorozabalen “Fandango” eta "San Juan zortzikoa" eta "Lekeitioko nesken aurreskua" bezalako pieza anonimoak, besteak beste.

40 musikari inguruk osatzen duten Bilboko taldea José Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularrak gidatuko du. Bestalde, Gorka Zabaleta izango da txistularien boskotea zuzentzeko ardura izango duena.

Bilboko Udal Musika Bandaren hurrengo hitzordua ekainaren 21ean izango da, “Gure doinuak” izenburupean, 19:00etan, Areatzako Kioskoan bertan. Bestalde, egun berberean, Bilboko Udal Txistulari Bandak bere emanaldiekin jarraituko du auzoetan. Oraingo honetan erromeria batean parte hartuko dute Santutxuko Karmelo plazan19:30etatik aurrera.

BETI JAI ALAI DANTZA TALDEA

Euskal dantzek Bilboko hirian izan dute bilakaeraren testigu paregabea da Beti Jai Alai dantza taldea. 1968 urtean sortu zenetik, Bilboko Basurto auzoan kokatua, Euskal dantza, ohitura eta errituak ikertzera, gordetzera eta zabaltzera bideratu du beren egitekoa. Esaterako, Bilboko 4 estanpa irudikatu zituen bere 40. urtemuga ospatzeko: Bilboko noble eta handikien jaiak XVI. mendean, Corpus Christi jaiak XVII eta XVIII mendeetan, Bilboko Inauteriak XIX eta XX mendeetan eta Bilboko eta inguruetako erromeria eta aurreskuak. Gure uriko, eta orohar Bizkaiko, tradiziozko musika eta dantzako hainbat abagunez gozatzeko aukera paregabea.