Aldundiak bere lehenengo bi bizikidetza-unitate independenteak ireki ditu Leioako egoitza-zentroan. Zentroa bizikidetza-unitateetan antolatuta arreta pertsonalizatuagoa eman nahi da, komunitateari irekia, eta laguntza behar duten pertsonen behar, nahi eta itxaropenei erantzuna emango diena, haien eskubideak eta nortasun biografikoa errespetatuz.

Unitate bakoitzak bere 20 logeletan gehienez 22 pertsona hartzeko edukiera du. Era berean unitate bakoitzean elkarbizitzarako eremu komunak dituzte (egoteko gunea, etxeko sukalde ireki eta jantokia eta terraza dauden gunera integratua), egoiliarrek euren bizi-proiektuarekin jarraitu ahal izan dezaten, etxe baten antzekoena den ingurunean.

Zentroa bizikidetza-unitate bihurtzeko prozesua 2026an amaitzea espero da. Prozesua amaitzen denean Leioako egoitza sei bizikidetza-unitatetan egituratuta egongo da. Eraldaketa honen kostua 20,8 milioi eurotik gorakoa izango da eta Next Generation EU funtsek finantzatuko dute, Eraldaketa, Berreskuratze eta Erresilientziako Estatuko Planaren esparruan.

Era berean Leioak 25 plazako unitate soziosanitarioa izango du, eta Uriberako Eskualdeko Erreferentzia Zentro berria hartuko du, une honetan Bilborako jada martxan dagoen Birjinetxeren ereduari jarraituz garatuko dena. Ildo horretatik, Leioa bere inguruko egoitzekin lanean ari da dagoeneko.

Obra-prozesu mailakatua eta segurua

Zentroa egokitzeko eta hobetzeko obrak arian-arian egiten ari dira, zentroan bizi eta lan egiten duten egoiliarrak eta profesionalak ere bertan daudela egin behar baitira. Ildo horretatik eragin ditzaketen kalteak minimizatzeko beharrezko neurri guztiak hartzen ari dira.

Egoiliarrak gaur martxan jarriko diren 4. solairuko bi bizikidetza-unitateetara lekualdatzen direnean, datorren astean eraberritze-lanak 1. solairuan hasiko dira, aipatu den unitate soziosanitarioa sortzeko. Ondoren, pixkanaka 2. eta 3. solairuetan aurreikusitako obrei ekingo zaie, bizikidetza-unitate bihurtzeko eta horrelako beste lau gehitzeko.