Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Unamuno contra Miguel Primo de Rivera” liburuaren aurkezpena hartuko du
Hitzordua otsailaren 28an ospatuko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, Colette eta Jean-Claude Rabaté-ren“Unamuno contra Miguel Primo de Rivera” liburuaren aurkezpena hartuko du datorren ASTEAZKENEAN, OTSAILAK 28. Colette Rabaté Espainiako Hizkuntza, Literatura eta Zibilizazioko ohorezko irakaslea da Tourseko François Rabelais Unibertsitatean. Frantziako eta Espainiako aldizkarietan argitaratu diren Espainiako literaturari eta kultur historia garaikideari buruzko artikulu ugari idatzi ditu eta baita, “Le Temps de Goya” (1746-1828) (Nantes, 2006), edo “¿Eva o María? Ser mujer en la época isabelina”, 1833-1868 (Salamanca, 2007) bezalako lanak ere. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta Luis María Sala izango da aurkezlea.
Liburuaren laburpena honako hau izan liteke: 1923ko irailaren 13an Miguel Primo de Riverak bere manifestua argitaratu zuenean, Miguel de Unamuno dictadura primorriverista horren aurka agertu zen lehena izan zen, nahiz eta dictadura hark 1930eko urtarrilaren amaiera arte iraun zuen. Orduan, orden publikoa mantentzeaz arduratzen zen Severiano Martinez Anido jeneralaren aurkako borroka bat hasi zuten, era berean Alfonso XIII erregearen aurka joanda, beraren jarrera anbiguoa salatuz. Primo de Riveraren aurka, Unamunoren ondoan gizon talde bat agertu zen, Vicente Blasco Ibañez eta Eduardo Ortega y Gasset bertan zeundela. Hasieran, sinestezina dirudi borroka honek hainbeste urte iraun izana. Borroka horren garaipena, erbesteratuen multzo txiki baten erresistentzia tematiaz gain, beste faktore batzuengatik izan zen: espainiarren esnatze progresiboa, herrialde osoan zehar oposizio-guneak eta sareak sortu izana, 1929tik aurrera ikasleek egin zitutzten ekintza erabakigarriak, diktadurako finantza-arazoak… etab.
Jean-Claude Rabaté Espainiako Zibilizazioko katedradun emeritua da Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean (Paris III), eta Zaharberritzearen kultura-historiari buruzko artikulu ugari argitaratu ditu hainbat aldizkarietan. Bere lanen artean nabarmentzekoak dira “1900 en Salamanca” (Salamancako Unibertsitatea, 1997), “Guerra de ideas en el joven Unamuno” (Liburutegi Berria, 2001) eta “En torno al casticismo” (Katedra, 2005) liburuaren edizio kritiko bat.