Musika klasikoaren MUSIKA-MÚSICA Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatua, 23. edizioa ospatuko du martxoaren 1, 2 eta 3an. Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak, Lucas Macías-en zuzendaritzapean, Jesús Guridiren “Eusko Irudiak” eta Modest Mussorgsky-k Maurice Ravel-en orkestarako egindako “Cuadros de una exposición” bertsioa lanak interpretatuko ditu. Kontzertuak Naiara Beisteguiren laguntza eszenografikoa izango du eta Arriaga Antzokian ospatuko da.
Aurten, programazio zabalak baliabide eszenografikoak lagundutako kontzertuak izango ditu, publikoari ikusmen- eta soinu-esperientzia bat bizitzeko aukera emanez. Larunbat arratsaldetik, Euskalduna Jauregiko 0C aretoa “El Café de Chinitas”-en bilakatuko da. Bertan, Beatriz Lanza mezzosopranoa eta Ensemble Galdós-ek, Iván Martín pianojole eta zuzendariarekin, Falla eta Lorcaren musika interpretatuko dute Faustino Núñez-ek aurkeztutako 3 saiotan: lehenengoak larunbatean, 18:30etan eta 20:45etan eta hirugarrena igandean, 19:00etan.
Igandean, 20:30ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoa Auditoriumera helduko da Lucas Macías zuzendari eta oboe jotzailearekin eta Tomo Estudioak-en eszenografia-laguntzarekin. Ikuskizun honek Joseph Haydn-en “Sinfonía nº59 en la mayor ‘Fuego’”, Alessandro Marcello-ren “Concierto para oboe y orquesta en re menor” eta Georg Friedrich Händel-en “Música para los Reales Fuegos de Artificio HWV351” bezalako lanak eskeiniko ditu.
Bestalde, Euskalduna Jauregiko ‘hall’ak Mónica Rodríguez Curiel-ek zuzendutako arte-proposamen bat jasoko du, publikoa friso baten berrinterpretazioaren partaide eginda.