Bilboko Udalak antolatutako Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia otsailaren 29tik aurrera bueltatuko da edizio berri batekin (otsailak 29 eta martxoak 5,14 eta 21, alegia). Ikuskizun guztiak doakoak izango dira lekua bete arte. Ordubete lehenagotik gonbidapena jaso beharko da Udaltegian, gehienez bi pertsonarentzat.

Aurtengo proposamena lau konpainiaren eskutik dator: Teatro Indigesto (Zaragoza) “Secuestrados” lanarekin; A Vela Circo (Galicia – Euskadi) “El último que apaque la luz” lanarekin; Koilara Teatro (Catalunya – Euskadi) “Espejismo-Metamorfosis de una cucharilla” lanarekin; eta Las Couchers (València) “Charlas de azucarillo” lanarekin.

Proposamenak 19:00etan hasiko dira eta helduei zuzenduta egongo dira.

  • Osteguna, otsailak 29, 19:00etan. TEATRO INDIGESTO – “SECUESTRADOS”. “Kontuak ez du itxura onik eta okerrera doa; beraz, guk daukagu konponbidea. Badakigu ekintza arriskutsua dela, baina ez daukagu ezer galtzeko, ez baitaukagu ezer, eta asko dugu irabazteko, zuek zaituztegulako. Zenbat balio duzu? Zenbat ordainduko lukete zugatik? Benetan garrantzitsua zara? Berdin da, guretzat bazara, gure bahitua zara. Beraz, ez izan beldurrik, baztertu kezkak: ez gaude erotuta, badakigu zer nahi dugun. Secuestrados antzerki-inprobisazioko bihurrikeria bat da. Edozein auzotatik ateratako bi pertsonaiak zehatz-mehatz antolatutako bahiketa, euren istorioko bahituak partekatu eta partaide bihurtu nahian.”
  • Asteartea, martxoak 5, 19:00etan. A VELA CIRCO – “EL ÚLTIMO QUE APAGUE LA LUZ”. “Gure zirkuaren familien adostasunarekin eta tradizioak errespetatuz, hona gogoeta bat: bi pailazo ezkonduko balira, zer gertatuko litzateke? Umoretik eta zirkutik, ikuskizun honen abiapuntua ezkontzea erabaki duten bi pailazok sortutako unibertsoa da. Zer gerta liteke? Ospakizun zoro honek tradizio batzuen zergatiaz hausnartzen lagunduko digu. Tarta hondatuko dute eta lore-sorta jan?”.
  • Osteguna, martxoak 14, 19:00etan. KOILARA TEATRO – “ESPEJISMO-METAMORFOSIS DE UNA CUCHARILLA”. Denda tradizional baten jabeak ustekabean bezero berezi bat hartuko du, saltzeko abilezia zalantzan jarriko diona. Ala... bezeroa ez ote da dirudiena? Ala... denda ez ote da beste zerbait? Auzokideen arteko liskarrak, munstroen armadak, telefono-deiak, konplizitatea, maitasuna eta traizioa. Ikuskizun honek erakusten digu espazio-denboraren eta mundu paraleloen kontzeptuak –logikaren larderiak ezarriak– gezur hutsa direla.
  • Osteguna, martxoak 21, 19:00etan. LAS COUCHERS – “CHARLAS DE AZUCARILLO”. Consuelo eta Socorro euren publikoarekin abiatuko dira osaketa-, hobekuntza- eta birjaiotze-bidaia batean. “Las Couchers” esaten dioten bikote honek, bere aholkularitza-enpresaren bidez, jendeari zoriontasunera eta barne-bakera itzultzen laguntzen dio. Badakite euren publikoko kideek bizitzan zehar gorabehera itzelak izan dituztela. Horregatik, euren sendaketa-formularekin, postmodernitatearen eta antzinako tradizioaren arteko nahasketarekin, umore-klabean ilustratuko dituzte jendeak berriro ere bizitza “oso” bat izateko behar diren tresnak.