Bilboko Udalak 6.348 obra-lizentzia izapidetu zituen iaz, hainbat modalitatetan: obraren aurretiazko jakinarazpena, prozedura laburtua, prozedura arrunta eta obra handitarako lizentziak. rozedura laburtuko lizentziak edo obra txikietako lizentziak 2.803 izan ziren 2023an; 2.418 2022an; eta 2021ean, aldiz, 2.682 izan ziren. Horrek esan nahi du 2022ko antzeko kopuruak direla; izan ere, 2022an 6.337 eskaera tramitatu ziren, eta, 201ean, aldiz, 6.620.
Xehakatuz, 2023an, obra egin aurreko 2.702 komunikazio (OEK) tramitatu ziren, 2022an 3.052 izan ziren eta 2021ean 3.232. Obra egin aurreko komunikazioa nahitaezkoa da obra txikiak egin behar izanez gero lokaletan eta bizitegietan (beheko solairuan edo teilatupean ez badaude, banaketa-aldaketarik gabe egitekoak badira eta zurezko eraikinetan sukaldean edo bainugeletan zorua ukitu gabe) edo babesik gabeko eraikinetako elementu erkideetan (eraikinaren inguratzailea aldatu gabe eta egiturari eragin gabe). Izapide egokia da, adibidez, patioetako leihoak aldatzeko.
Baimen horiek kasu hauetan ematen dira: eraikin baten barruko aldean edo eraikinaren itxitura-elementuetan (fatxadak, estalkiak eta beste) gauzatzen diren eraikuntza esku-hartzeetarako, hala komeni bada obrak teknikoki errazak direlako edo obren eraikuntza- eta ekonomia-garrantzia txikia delako. Hau da, Udalaren kontrola behar dute, baina ez proiektu tekniko bat.
Obra txikietarako prozedura arrunteko lizentzien eskaera, bestalde, aurreko urtekoaren antzekoak izan ziren: 827 eskari 2023an eta 826 eskari 2022an. Hala ere, eman, % 13 gehiago eman ziren; 690 lizentzia eman ziren 2023an eta 601 2022an.
2022arekin alderatuta, obra handiko lizentzia gutxiago eskatu ziren (16 iaz eta 41 aurreko urtean), baina gehiago eman ziren (23, aurrekoan 20), eta horren arrazoia da 2023an aurreko urteko eskaera batzuen izapidetzea amaitu zela. Eskaera horiek guztiak obra berriko lizentziak izan ziren, guztira 405 etxebizitza libre eta 168 etxebizitza babestu sortzeko.