Timothy Reynishek, munduko banda-zuzendari handienetako batek, batuta hartuko du publikoaren emozioak piztuko dituen kontzertu batean Bilbon. Maisu britainiarrak Andrew W. Reynish biolontxeloa izango du lagun kontzertu honetan.Hitzordua urtarrilaren 21ean, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioan ospatuko da. Sarrerak dagoeneko salgai daude jauregiko leihatiletan, webgunean eta Kutxabank kutxazainetan.

Bilboko Udal Musika Banda “Omenaldiak” izeneko kontzertuarekin estreinatuko da aurten Euskalduna Jauregian. Ikuskizunean, Timothy Reynish maisu handiak hartuko du batuta zuzendari gonbidatu gisa, Andrew W. Reynish biolontxeloaren laguntza izango duelarik oholtzan.

Zuzendari britainiarra irakasle gonbidatua izan da Orkestra Zuzendaritzako VIII. Topaketetan eta "Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Saria" lehiaketako epaimahaiko presidentea ere, urtarrilaren 9tik 12ra ospatu direnak.

Bertaratzen direnek Yasuhide Ito, Luis Serrano, Christopher John Marshall eta Adam Gorben obrak disfrutatu ahal izango dituzte. Musika “bizitzaren gordintasunaren nahiz itxaropenaren argiaren lekuko" izango da.

Kontzertu-zikloak otsailaren 4an jarraituko du, "Haize xarmagarriak" lanarekin, luxuzko gonbidatu batekin, Margarita Lorenzo de Reizábal orkestra zuzendari bilbotar entzutetsuarekin, hain zuzen ere. "Fanfare for the Common Man", "Puszta", "2 Bookmarts from Japan" edo "Candide Overture" izango dira dantza, antzerkia eta paisaia gogora ekarriko dituen piezetako batzuk, musikak bakarrik erdiesten duen xarma bilatuz.