Síguenos en redes sociales:

Bizkaiko Foru Aldundiak % 50eko deskontua onartu du Creditrans eta Gizatrans tituluetan

Foru erakundearen eskumena da Bizkaibus zerbitzuan bereak diren aipatutako garraio-tituluetan hobariak arautzea

Bizkaiko Foru Aldundiak % 50eko deskontua onartu du Creditrans eta Gizatrans tituluetanBizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen Barik txartelarekin (Creditrans eta Gizatrans titulu propioak) 2024ko urtarrilaren 14tik 2025eko urtarrilaren 13ra bitartean ordaindutako bidaien prezioan % 50eko deskontua aplikatzea onartu du gaur. Foru erakundearen eskumena da Bizkaibus zerbitzuan bereak diren aipatutako garraio-tituluetan (Creditrans eta Gizatrans ) hobariak arautzea.

Neurri honekin Aldundiak azkar jardun du eta bidaiarien garraio publikoaren tarifetan urtebetez, urtarrilaren 14tik aurrera zenbatuta, hobariak emateko prozedura onartzen du, horrela 8/2023 Errege Lege Dekretuaren laguntza jaso ahal izateko. Gaur egun, aldi baterako abonuek (Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro) % 20ko deskontua dute legegintzaldi honetarako garraio publikoa sustatzeko foru planarekin bat joan den abenduaren 26an onartu ondoren, eta horien arauketa Bizkaiko Garraio Partzuergoari (BGP-CTB) dagokio.

Aurreikusita dago, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP-CTB) urtarrilaren 4an egindako ezohiko bileran hartutako erabakiaren ondoren, herritarren alegazioak jasotzeko 30 eguneko nahitaezko jendaurreko epea amaitzen denean % 50eko hobaria aplikatuko zaiela bai aldi baterako ordainketei (BIDAI eta GAZTE) bai BGP-CTBren titulartasuneko Creditrans tituluari.

Bilbo - Gasteiz lineak

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartu du % 50eko hobaria aplikatzea Bilbo - Gasteiz autobus lineetako garraio-abonuetan eta erabilera askotako tituluetan. Ildo horretatik, A-3400 emakidaren enpresa esleipendunari, Autobuses La Unión SAri, 2024. urte osoan zehar garraio-abonuen eta bidaia askotako tituluen (joan-etorriko txartela alde batera utzita) prezioa % 50 murrizteaz gain, garraio-abonuak eta bidaia askotako tituluak erabili dituzten erabiltzaileei 2024ko urtarrilaren 1etik 13ra bitartean aplikatu ez den % 30a itzultzeko edo konpentsatzeko eskatu dio.