Espainiako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien eta Gerenteen Elkarteak 20.000 biztanle baino gehiago dituzten Estatuko 404 udalak aztertu ditu, “Gizarte Zerbitzuak eta Gizarte Sustapena” arlora bideratzen dituzten aurrekontuetan oinarrituta. Basauriko Udalak Euskadiko lider bihurtu da eta Estatu osoa aintzat hartuta 16. postuan dago.
Informazio ofizial horretan oinarrituta, Udalak kategoria hauetan sailkatzen dituzte: “bikainak” (37 udal, besteak beste Basaurikoa, 18. postuan), "Korporazio bikainak" (2019 eta 2022 bitartean gastua % 60 baino gehiago igo duten 8 udal) eta "pobreak" (biztanleko 56,74 €baino gutxiago gastatu duten 37 udal).
Basauriko alkate Asier Iragorriren iritziz, Basauriko Udala Euskadin gizarte-gastuan gehien inbertitzen duena izatea beste behin ere, berretsi egiten du gobernu-taldeak auzotarrei ematen dien babes eta laguntza, hainbat arrazoirengatik Udalaren laguntza behar dutenek jasotzen dutela bermatzen duelako. "Adinekoez, kalteberatasun-arriskuan dauden kolektiboez, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeez, mendekotasun- edo desgaitasun-egoeran dauden pertsonez, familiez, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeez eta abarrez ari gara. Eta eurei zuzenduta dago 2024rako bideratu dugun 8,8 milioi euroko aurrekontua, azken hamahiru urteetako handiena ", zehaztu du.
Espainiako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien eta Gerenteen Elkarteak honako irizpide hauek hartzen ditu kontuan “bikaintasun sozial” hori emateko:
- Nahikotasun ekonomikoa: 2022. urtean, “Gizarte Zerbitzuak eta Gizarte Sustapena” arloan (23. funtzionala) Gastu Likidatua 151,1 € biztanle/urte baino handiagoa izan dela egiaztatzea.
- Hazkunde ekonomikoa: 2022. urtean, biztanle bakoitzeko “Gizarte Zerbitzuak eta Gizarte Sustapena” arloan egindako Gastua murriztu ez izana Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioan aurkeztutako 2021eko Likidazioari dagokionez.
- Inbertsio-ahalegina: 2022an Likidatutako Gastu Soziala Udalak 2021ean likidatutako Guztizko Aurrekontu ez-finantzarioaren % 10, gutxienez, izatea.
- Finantza gardentasuna: Udalaren webguneko Gardentasun-atarian aurrekontuaren banakapena eta 23. funtzionalari esleitutako gastuaren xehetasuna alderatzeko aukera izatea.
Baremo horiek aplikatuta, aztertutako 404 udaletatik 37k soilik betetzen dituzte gizarte-bikaintasuneko irizpideak.