Gorostitza auzoak errepideko sarbide berria izango du. Barakaldoko Udalak dagoeneko hasi ditu Errekatxoko errepidetik sarrera seguru eta erosoagoa izateko lanak, eta horretako, egungo Iguliz kalea aldatu eta aparkaleku berriak sortuko ditu. 48.383 euroko kostua izango du eta 2 hilabeteko epea.Obra horrekin lau aparkaleku berri irabaziko dira.
Gorostitza auzoak gero eta bizilagun gehiago dituen arren, ez du sarbide erosorik errepidetik. Auzoko bizilagunek behin baino gehiagotan adierazi zioten Udalari horrelako proiektu bat egiteko beharra. Horregatik, Iguliz kalean erabiltzen ez den espazioa erabiltzeko aukera aztertu dute Udaleko teknikariek. Orain arte, zaku-hondoan amaitzen den zirkulazioaren noranzko bikoitzeko bidea izan da. "Lan horiekin, sarbide erosoa sortzea lortuko dugu, eta, batez ere, mugimenduak segurtasun handiagoz egitea, horrek lasaitasun handiagoa ematen baitie auzoko bizilagunei, eta joan-etorrietan denbora aurreztuko dute, ibilbidea laburtu egiten baita", azaldu du Jon Andoni Uria Auzoetarako eta Hirirako Obra eta Azpiegituretako zinegotziak.
Bi noranzkoko kale hori noranzko bakarreko bide bihurtuko da, eta bide horrek ibilgailuak urbanizazioan sartzea erraztuko du. Espaloiaren zati bat eta biribilgunearen eta errepidearen artean dagoen lorategia eraitsiko dira. Lorategiko biribilgunea ere kendu egingo da, sarbidea konpondu ahal izateko, ikuspen- eta biraketa-baldintza onak bermatuz. Orain errotondak hartzen duenaren zati bat baterian lau plaza dituen aparkaleku bat sortzeko erabiliko da, baita dagoenaren jarraipenerako espaloi bat ere.
Gainera, oinezkoentzako pasabide bat aurreikusi da sortutako sarbide berriaren sarreran, espaloitik igarotzen diren oinezkoen ibilbideari jarraipena emateko.
Proiektatutako espaloi berrien eta lehendik dagoen espaloiaren arteko espazioa lorategidun eremu bihurtuko da, eta orain errotondaren erdian dagoena ordeztuko du. Lorategiak ureztatu egingo dira, inguruko lorategien sistema berari jarraituz.