Kutxabankek bere bezero partikularren %80ri komisioak kenduko dizkie
Visa Dual kontuak eta txartelak mantentzeagatik komisioak kobratzeari utziko dio urtarrilaren 15etik aurrera
Kutxabankek jakinarazi du urtarrilaren 15etik aurrera milioi bat pertsona baino gehiagori komisioak kenduko dizkiela, bere bezero partikularren % 80ri.
Astearte honetan ohar baten bidez iragarri duenez, bankuak Visa Dual kontuak eta txartelak mantentzeagatik ez dio komisiorik kobratuko bezero talde horri. Era berean, online transferentziak eta txeke nazionalen sarrerak kosturik gabe egin ahal izango ditu.
Eredu berriaren arabera, Kutxabankek doakotasun-profila bezeroaren gutxieneko lotura-baldintzetara egokitu du.30 urtetik beherako guztiei komisioak kentzea erabaki du, inolako baldintzarik bete gabe, eta hogeita hamar urtetik gorakoei dagokienez, nomina helbideratuta eduki beharko dute 34 urtera arte. 35 eta 64 urte bitarteko bezeroek ez dute komisiorik ordainduko nomina helbideratuta badute eta bankuaren txartel batekin hiruhilekoan 5 erosketa eginez gero; 65 urtetik gorakoek, berriz, doakotasun-baldintza horiek izango dituzte pentsioa bankuan helbideratuta badute.
Temas
Más en Albisteak
-
'Magiaren Topaketak' ekimenak Otxarkoagan eta Txurdinagan ospatuko du bere 20. urteurrena
-
Uriko auzoen historiak ezagutzera emango ditu Bilbao Izan programak
-
Bilboko Udalak agintaldi honetako Euskararen Aholku Batzordearen lehenbiziko bilera egin du
-
Ibex indizeak % 2,22 egin du behera bankuengatik, eta bere saiorik txarrena sinatu du 2023ko martxoko banku-krisiaz geroztik