Gaurko goizean Otxarkoagako Merkatutik Otxarkoaga Prestakuntza Zentroko ikasleak igaro dira merkatuko instalazio fotovoltaiko berriak bisitatzeko; eguzki-panel bertikalak fatxadan instalatu dituen Estatuko lehena. Guztira, 150 ikasle baino gehiago igaroko dira instalazioetatik, 10:00etatik 12:00etara, beste hiru talde itzuliko direlako bisita-zikloa osatzera. Herritarrek ere sistema fotovoltaiko berria ikasleen egun beretan ezagutu ahal izango dute, baina 12:30etik 14:00etara.

Bilbao Zerbitzuak programatutako hiru bisitek 40 minutuko iraupena izan dute, eta Joanes Mandaluniz, ingeniari eta obra zuzendariaren eskutik izan dira; eguzki plaken 716 metro karratuen funtzionamendua gazteei azaltzeko. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi delegatu den Álvaro Pérez Alonsok ere parte hartu du bisitan, eta "egindako obraren kalitate gorena" azpimarratu nahi izan du.

"Jarri diren eguzki-panelak Erriberako Merkatuan duela gutxi jarri direnen berdinak dira, kalitate handikoak. Horrela, merkatuaren aurrealdeak ikusgarritasuna irabaziko du, Otxarkoaga auzoarentzat benetako ikono bilakatuz", adierazi du zinegotziak. Ibilbidean zehar, eguzki-plakek duten autokontsumoko funtzionamendua erakutsiko zaie. Izan ere, horri esker, soberan dagoen energia konpentsazio gisa sarera pasako da orain, eta Trauko eta Erriberako merkatuak hornituko ditu. Proiektuak 276 metro karratuko okupazioa izango du fatxadan eta 440 metro karratuko okupazioa Angela Arregui plazako pergolan. Urtean 91.200 KWh-ko energia ekoitziko du eta Otxarkoagako Udal Merkatuak gaur egun kontsumitzen duen energiaren %45 aurreztea ahalbidetuko du.

Horrez gain, monitorizazio telematikoko sistema berriak denbora errealean sortzen ari den errendimendua eta energia erakutsiko die merkatua bisitatzen duten pertsona guztiei. Horrela egiaztatu ahal izan zuten hilaren 12an bisita egin zuten Bilboko auzoko sei elkarteek, Bilbao Zerbitzuak ekimenak bultzatutako ekimenari hasiera emanez. Bisitan Otxarkoagako familien elkarteak (AFO), Otxarkoagako bizilagunen elkarteak (AVO), Otxarkoagako mutualitateak, erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak, Tendel elkarteak, beharleku elkarteak eta Tular elkarteak parte hartu zuten.

ATMOSFERARA ISURITAKO EMISIOAK MURRIZTEA

Ingurumenaren ikuspegitik, instalazio horiek mugarri bat gehiago dira epe luzera berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburuak lortzeko hasitako bidean. Horretarako, energia-efizientziako neurriak bultzatuko dira; izan ere, energia-efizientzia %31ra iritsi behar da 2030erako; energia-aurrezteak eta energia berriztagarrien sustapenak guztizkoaren %32ko kuota lortu beharko dute; eta, horrez gain, badira 2030erako betebeharreko beste betebehar batzuk, hala nola, 1990arekin alderatuta, berotegi-efektuko gasen emisioak %40 murriztea.

Egindako proiektu teknikoaren datuekin egindako simulazioaren arabera, jatorri berriztagarriko sorkuntza fotovoltaikoko sistema berri horiek aukera emango dute ohiko sorkuntza elektrikotik eratorritako CO2ren emisioak murrizteko; urtean 28.110,3 kg isuria eragotziko duena eta urtero 4.935 zuhaitz moztea sahiestuko duena.