Bilboko Udalak erabilera askoko hiru espazio berri diseinatu ditu eta gaur egun eraikitzen ari da Masustegin eta Mintegitxuetan. Leku hauetan kokatuko dira: Masustegi kaleko 161 zenbakiaren parean, kale bereko tabernaren plazan eta Mintegitxueta auzoko 55 zenbakiaren aurrean. Obrek 106.776 euroko aurrekontua dute (BEZa barne), eta datorren urteko lehenengo hiruhilekoan amaituko dira.

Hiru eremuetan antzeko lanak egingo dira, hala nola hormak eta murruak garbitzea, zoruen kolorea garbitzea eta lehengoratzea, barandak pintatzea, egungo hiri-altzarien ordez banku eta piknik-mahai berriak jartzea, eta kirol- eta jolas-elementuak jartzea.

Eremu horietako bakoitza, gainera, ad hoc egindako horma koloretsuekin tematizatuko da, eta bertan auzoaren iragana, oraina eta etorkizuna aipatuko dira.

Masustegi kaleko 161ean, diseinatutako horma-irudiak "Bere burua eraiki zuen auzoa" izenburua du, eta haren jatorria gogoratuko du, Bilboko txoko horretan beren etxebizitzak eraikiz bizitza hobe baten ilusioak eta itxaropenak gauzatu zituzten emakumeen eta gizonen eskuak erakutsiz.

Tabernako plazan, hau ere Masustegin, horma-irudi tematiko bat jarriko da, "Etorkizun handiko auzoa" izenekoa, belaunaldi berriei auzo horretako kide izatearen sentimendua helarazi nahi diena.

Azkenik, Mintegitxueta auzoko 55 zenbakiaren aurrerako aukeratutako horma-irudi tematikoa “Bere burua nortasuna galdu barik berrasmatzen duen leku bat” izango da, etorkizunera sustraiak ahaztu gabe zuzendutako begirada bat.