Etxebarriko Udalak udalerriko eskeraren ezagutza eta erabilera bultzatu nahi ditu. Gainera, herritar guztiak eta merkataritza kontuan hartuta egin nahi du. Izan ere, Udalak euskara ikasteko bi laguntza-lerro jarri ditu abian, euskararen presentzia handiagoa izan dadin.

Alde batetik 2022-2023 ikasturtean egindako Euskara ikastaroak laguntzeko deialdia ireki du. Laguntza hauen bitartez euskara ikasi duten 16 urtetik gorako etxebarritarrei euskaltegiko ikastaroetarako ordaintzeko sari sistema ezartzen da. Ikastaro presentzial eta autoikaskuntza bidezkoak diruz lagunduko dira, hauez gain, Barnetegiak eta Egonaldiak ere bai.

Era berean Udako Euskal Unibertsitatean egindako ikastaroak ere diruz laguntzen ditu Udalak. Etxebarrin erroldatutako herritar guztiek jaso dezakete laguntza hau eta laguntza berezia jasoko dute aitite amamek,gurasoek edota begiraleek. Horretarako Etxebarriko Udalak 20.000 euroko partida du onartuta. Eskaerak egiteko ​epea irailaren 30era arte egongo da irekita. 

Beste alde batetik, Tokiko merkataritzan eta ostalaritzan errotuluak euskaratzeko laguntzak banatuko dira. Laguntza deialdiaren helburua da tokiko denda, taberna eta establezimenduetan euskararen presentzia areagotzea. Etxebarriko denda, taberna edo ostalari lokalez arduratzen den pertsona fisikoak edo izaera pribatuko juridikoak izan daitezke onuradunak.

Errotuluak elebitan edo euskaraz jarriz gero jaso ahal izango da laguntza hau,bai dendetan bai ibilgailuetan. Euskara hutsean jarritako errotuluek %50eko laguntza jaso dezakete eta elebitan jarritakoek %30ekoa. Deialdi honetara 1.000 euroko partida dago onartuta eta eskaerak egiteko epea urte osoan irekita egongo da.