Izaskun Arruen egindako aurkezpenean egindako irudia.Jorge Muñoz
8
Euskarak Euskal Herriko kaleak hartuko ditu berriz ere. Korrika 24k, Euskara gara lelopean, euskal hizkuntzaren indarra eta balioa agerian utziko ditu berriz ere. Hala, martxoaren 19tik 29ra, AEK-k antolatutako lasterketak Atharratzetik Bilborainoko ibilbidea egingo du, euskararen erabilera sustatuz eta gizarte osoaren parte-hartzea ospatuz. Nafarroaren euskalduntzearen alde lan egiten duen Errigora ekimena omenduko du aurtengo edizioak, bereziki hizkuntza ofiziala ez den eremuetan. Horrez gain, Laguntzaile kanpaina jarri dute martxan, Korrikari babesa adierazteko, eta doako aplikazio berritua eskuragarri dago jada Android eta iOSerako. Ekitaldiak kultur egitarau zabala ere izango du, Korrika Kulturala barne, eta ikuskizun nagusia Kaka lana izango da, Korrika-AEK bigarren sorkuntza-bekaren irabazlea. Hamaika egun eta hamar gauetan zehar, herri eta hiriak batuko ditu lasterketak, euskara gizarte kohesiorako tresna eta elkar zaintzaren, eta Euskal Herriaren identitate partekatuaren sinboloa dela gogoratuz.
Hala, atzo prentsaurrekoa egin zuten Korrikaren antolatzaile guztiek, goizeko 11:30ean Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean AEKko kideekin batera, Korrikaren bidelagunak eta Gasteizko euskalgintzaren lagin bat ere bildu ziren ekitaldira; ondoren, argazki jendetsua atera zuten, euskara herritar guzti guztiontzat aterpe ireki eta erosoa dela adierazteko. Eta bertan azaldu zituzten lasterketaren 24. edizioaren xehetasun guztiak. “Euskara herritar ororentzat aterpe irekia eta erosoa” dela azpimarratu zuten ekitaldian zehar, eta euskara ardatz duen komunitatean bizitzearen garrantziari buruzko mezuak zabaldu zituzten: “Euskal Herri euskalduna, feminista, arrazakeriaren aurkakoa eta abegikorra izango da gurea”. Gainera, euskararen ekosistema zaindu eta indartzeko, “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” premiazkoa dela azpimarratu zuten.
Aurtengo leloak, Euskara gara, gizarte osoa inplikatzea du helburu: “Euskarak denok bil gaitzake, euskara ez baita muga, arnasa baizik. Euskara zubi gisa landu behar da. Euskal herritar guztion hizkuntza komuna izan dadin nahi dugun heinean, kohesio sozialerako tresna ere izango da”. Euskarak jendarteari arnasa ematen diola aipatu du: “Euskal Herriak arnasa berria behar du; euskararen herrira jauzi egin nahi duten guztien herria gara, berton jaioak izan zein kanpotik etorri. Euskara da gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza...”, azpimarratu duten. Gainera, euskarak gizarteari atsedenaldia eskaintzen diola azpimarratu zuten.
XEHETASUNEZ
Informazioa. AEKk antolatuta, Euskara gara lelopean, euskararen herria zeharkatuko du 24. KORRIKAk martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik Bilbora. Omendua, bestalde, Errigora izango da. Laguntzaile kanpaina ere abian jarri da ―hau da, Korrikari babesa adierazteko ekimena eta Korrikaren doako aplikazioa, berriturik, eskuragarri dago gaurtik aurrera. Hala, Korrikaren 24. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin zuten atzo goizean AEKk, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. AEKko kideekin batera, Korrikaren bidelagunak eta Gasteizko euskalgintzaren lagin bat ere bildu ziren ekitaldira; ondoren, argazki jendetsua atera dute, euskara herritar guzti guztiontzat aterpe ireki eta erosoa dela adierazteko.
Balorazioa. Euskarak denok bil gaitzake, euskara ez baita muga, arnasa baizik. Euskara zubi gisa landu behar da. Euskal herritar guztion hizkuntza komuna izan dadin nahi dugun heinean, kohesio sozialerako tresna ere izango da”. Euskarak jendarteari arnasa ematen diola aipatu zuen: “Euskal Herriak arnasa berria behar du; euskararen herrira jauzi egin nahi duten guztien herria gara, berton jaioak izan zein kanpotik etorri. Euskara da gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza...”. “Euskara herritar ororentzat aterpe irekia eta erosoa” dela azpimarratu zuten ekitaldian zehar, eta euskara ardatz duen komunitatean bizitzearen garrantziari buruzko mezuak zabaldu zituzten: “Euskal Herri euskalduna, feminista, arrazakeriaren aurkakoa eta abegikorra izango da gurea”. “Hizkuntza politika ausarta eta sendoa” premiazkoa dela azpimarratu zuten.
Xehetasunak Horrela, prentsaurrekoan nabarmendu zutenez, “oraingo honetan, euskararen aldeko mobilizaziorik handiena Atharratzen hasiko da, martxoaren 19an; gero, hamar gauren eta hamaika egunen buruan, Bilbon amaituko da. Bertan, lekuko barruko mezu sekretua irakurtzeaz gain, egun osoko jai-egitarauaz gozatzeko parada izango da. Jon Begiristainek azpimarratu zuenez Korrikaren 24. edizioak erakusten due euskara herritar guzti-guztiontzat aterpe ireki eta erosoa dela: “Berdin da zer jatorri, zein azal-kolore, euskararen inguruko nolako ezagutza... Garrantzitsuena da guztiontzako lekua dagoela, eta bertan, euskararen baitan, guztion artean eraikita, azkenean aurkituko dugula gizarte zapalkuntza orotatik babestuko gaituen komunitate berdinzale eta zabala, gure herrian, euskararen herrian, mundu oso bat sartzen baita”.
Ildo beretik, Lurdes Etxezarretak, bere aldetik, hiru mezu helarazi zizkion jendarteari. Batetik, Begiristainen hitzen ildotik, euskara ardatz duen komunitatean eroso eta aske bizitzeko nahia: “Euskal Herri euskalduna, feminista, antiarrazista eta goxoa izango delako gurea”. Bigarrenik, presa: “Helburu dugun Euskal Herria lortzeko, ezin dugu ezer geroko utzi; orain da unea”; eta zera gehitu du: “Larrialdi linguistiko bete-betean gaude, eta ziklo berri bat abiatu behar dugu, inguruari eta gaur egungo aldaketei so eginda”. Hirugarren mezua instituzioei helarazi die. Euskararen ekosistema babestu eta indartzeko, “hizkuntza-politika ausarta eta sendoaren beharra” aipatu zuen. Ondoren, Korrikaren mezua azaltzeko, Korrika arduradun Ane Elordi Alburquerquek hartu zuen hitza: Euskara gara leloak jendartea du helburu: “Euskarak denok bil gaitzake, euskara ez baita muga, arnasa baizik. Euskara zubi gisa landu behar da. Euskal herritar guztion hizkuntza komuna izan dadin nahi dugun heinean, kohesio sozialerako tresna ere izango da”. Euskarak jendarteari arnasa ematen diola aipatu zuen: “Euskal Herriak arnasa berria behar du; euskararen herrira jauzi egin nahi duten guztien herria gara, berton jaioak izan zein kanpotik etorri. Euskara da gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza...”.