Cratère Surfaces: arte eszenikoetako jaialdian parte hartzeko deialdia ireki du Etxeparek
Jaialdia 2026ko uztailaren 2tik 4ra ospatuko da Frantziako Ales hirian
Etxepare Euskal Institutuak Cratères Surfaces jaialdian parte hartzeko deialdia ireki egin du. Jaialdia 2026ko uztailaren 2tik 4ra ospatuko da Frantziako Ales hirian.
Etxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzak eta Artekalek jaialdiarekin ondutako lankidetzari esker, 2026ko edizioan Euskal Herria izango da jaialdiko herrialde gonbidatua. Horri esker, arte eszenikoen sektoreko euskal profesionalen parte hartzea sustatuko du Eusko Jaurlaritzak, bertan hainbat jarduera profesional antolatuz. Horrez gain, jaialdiko egitarauan euskal presentzia sustatuko du Etxepare Euskal Institutuak. Euskal leihoa osatzeko, 6 euskal konpainia hautatuko dituzte antolatzaileek.
Cratère Surfaces jaialdiak, zehazki, mota ezberdinetako kale-ikuskizunak programatzen ditu, besteak beste: formato handiko ikuskizunak, zirkua, dantza, eta antzerkia. Euskal konpainien parte hartzeari dagokionez, batetik, Cratère Surfaces jaialdiaren antolakuntzak beregain hartuko du arte eszenikoetako konpainien ordainsaria; bestetik, hautatutako euskal konpainien bidaia- eta ostatu-gastuak beregain hartuko ditu Etxepare Euskal Institutuak, ‘Ça colle au basque’ egitasmoaren babespean, zeinak euskara eta euskal kultura frankofoniara sustatu nahi baititu.
Cratère Surfaces jaialdiaren 2026ko edizioan parte hartzeko deialdia 2025eko azaroaren 7an itxiko da, gauerdiz. Deialdian parte hartzeko, ezinbestekoa da ondoko eskabide-orri hau bete eta etxepare@etxepare.eus helbidera helaraztea, mezuaren gaian “DEIALDIA CRATÈRE SURFACES” zehazturik.
Temas
Más en Sociedad
-
Cristina Navarro Enterría, nueva directora gerente del CNIO
-
El Gobierno Vasco y la Oficina Pública de la Lengua Vasca impulsan el euskera en Iparralde con 2,47 millones
-
La jueza de la dana dice que suprimir 4 funcionarios causará gran demora a la instrucción
-
Iryo se persona como acusación particular y "perjudicado" en la investigación judicial de Adamuz