Síguenos en redes sociales:

Astelehenean hasiko da matrikulazioa Euskal Herriko Unibertsitatean

EHUk 106 gradu eskainiko ditu datorren ikasturtean, guztira 8.789 plaza

Astelehenean hasiko da matrikulazioa Euskal Herriko UnibertsitateanEHU

Behin Unibertsitatera Sartzeko Probaren notak jakinda, Euskal Herriko Unibertsitateak 2025.2026 ikasturterako matrikulazio-epea irekiko du datorren astelehenean goizean, uztailaren 14an. Urtero bezala, milaka eta milaka ikaslek egingo dute matrikula, aurten eskainiko diren ia 9.000 plazak bete arte. Inskripzioa, beti bezala, aurrez aurre egin ahal izango da, baina bertaratu ezin izatekotan online egiteko aukera egongo da baita ere.

Guztira 8.789 plaza eskainiko dira

EHUk 106 gradu eskainiko ditu datorren ikasturtean, guztira 8.789 plaza, EHUra atxikitak hiru zentroetan barne: Gasteizko Erizaintza Eskola; IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola eta Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola.

Katalogo osotik eskaera gehien jaso duten graduak Biomedical Engineering, osasun arloko graduak eta gradu bikoitzak dira. Hala ere, Urtza Garay Gradu eta Eraldaketa digitalerako errektoreordearen esanetan, “unibertsitatearen aberastasuna ere bada jakintza eremu guztietako graduak eskaintzen dituela, gizartearen erronka anitzei erantzuna egokiak eman ahal izateko”.

Matrikulazioa egiteko prozedura

Uztailean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ohiko deialdian gainditu duten Batxilergoko ikasleak matrikulatzen dira, hala nola Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak, 25 eta 45 urtetik gorakoak eta lan esperientzia dutenak eta titulatuak, besteak beste. Uztailaren 14tik 17ra luzatuko da lehenengo matrikularako epea eta gero, bigarren deialdian (uztailak 19) deitutakoak uztailaren 21ean matrikulatuko dira, eta hirugarrenean (uztailak 23) deitutakoak, uztailaren 24an. Irailean, beste hiru deialdi egongo dira.