Datozen lau urteetan Laudioko udalerria gidatuko duen proiektua aurkeztu egin zuen atzo goizean Udaleko gobernu taldeak, zeinak gobernantza eredua aldatzea proposatzen duen hasi berri den agintaldi honetan. Ainize Gastaka alkateak nabarmendu duenez, "politika herritarrei helaraztea eta pertsonak erdigunean jartzea" izango da proiektuaren helburua. Horrela, alkateak taldea osatzen duten kideen arteko konfiantza goraipatu du, baita “herritarren parte-hartze aktiboa sustatzeko” lortutako adostasunak ere.
“Hori da gure helburua, gure herrikideei entzutea. Haiek dira gure politikaren muina, eta gurekin batera erabakiko dute etorkizuneko Laudio”, gaineratu du.
Bestalde, Álvaro Barrios alkateordeak udaleko sailen hurrengo lau urteetarako antolaketa zehaztu du:
- Barne Antolaketa, Ainize Gastaka buru dela. Hauek osatzen dute: ogasuna, kontu-hartzailetza eta diruzaintza, langileak, kontratazioa, komunikazioa eta informazioa, udaltzaingoa, barne-informatika eta idazkaritza.
- Zeharkako ardatzak, Nagore Gomara buru dela. Hauek osatzen dute: hizkuntza-politika, gobernantza feminista, HAZ, aniztasuna, parte-hartzea, aurrekontu parte-hartzaileak, gardentasuna, auzoak eta plangintza estrategikoa.
- Lurralde-garapen jasangarria, Álvaro Barrios buru dela. Hauek osatzen dute: hiri- eta landa-guneetako mantentze-lanak, ingurumena eta trantsizio energetikoa, etxebizitza, irisgarritasuna eta mugikortasuna, eta hirigintza.
- Nortasuna, Sonia Respaldiza buru dela. Hauek osatzen dute: Kultura, jaiak eta kirolak, memoria historikoa, tokiko nortasunaren artxiboa eta tokiko ondare material eta ez-materiala.
- Ekonomiaren sustapena, Jakinda Artaraz buru dela. Hauek osatzen dute: garapen ekonomikoa, merkataritzaren sustapena, ostalaritza eta turismoa, hirugarren sektorea, lehen sektorea eta landa-garapena, teknologiaren kontsumoa eta berrikuntza.
- Gizarte-kohesioa, Aitor Fernández de Pinedo buru dela. Hauek osatzen dute: gizarte-ekintza, osasuna eta zainketak, gazteria, hezkuntza, adinekoak, haurrak, eta lankidetza eta giza eskubideak.
Horrela, hau da Laudioko Udalaren 2023-2027 legegintzaldirako gobernu-taldearen antolaketa:
- Ainize Gastaka hauen arduraduna izango da: Udaltzaingoa, idazkaritza, plangintza estrategikoa eta hirigintza, alkatetzaz gain.
- Aitor Fernández de Pinedo hauen arduraduna izango da: Kontratazioa, komunikazioa eta harreman instituzionalak, gazteria, hezkuntza, haurrak eta lankidetza eta giza eskubideak.
- Álvaro Barrios hauen arduraduna izango da: Ingurumena eta trantsizio energetikoa, irisgarritasuna eta mugikortasuna, garapen ekonomikoa, teknologiako eta informatikako mantentze-lanak eta berrikuntza.
- Estibaliz Gorostiaga hauen arduraduna izango da: lehen sektorea, gizarte-ekintza, osasuna eta zainketak.
- Iñigo Martínez Cerrillo hauen arduraduna izango da: ogasuna, kontu-hartzailetza eta diruzaintza eta langileak.
- Jakinda Artaraz hauen arduraduna izango da: aurrekontu parte-hartzaileak, gardentasuna, ekonomiaren sustapena, merkataritza eta ostalaritza, turismoa eta kontsumoa.
- Nagore Gomara hauen arduraduna izango da: hizkuntza-politikak, gobernantza feminista, burokraziaren aurkako HAZ-Bulegoa, aniztasuna, parte-hartzea eta auzoak.
- Nerea González hauen arduraduna izango da: hiri- eta landa-guneetako mantentze-lanak, kultura, kirola eta adinekoak.
- Sonia Respaldiza hauen arduraduna izango da: jaiak eta ondare materiala eta ez-materiala eta tokiko nortasuna.
- Unai Tejada hauen arduraduna izango da: etxebizitza, memoria historikoa eta artxiboa, eta ekonomia soziala.