Euskal Autonomia Erkidegoko 12.767 ikaslek hartuko dute parte asteazken honetan, ekainak 8, hasiko diren Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) probetan, hau da, iaz baino 15 ikasle gutxiago. 12.767 pertsona horiei aurreko ikasturteetako 585 ikasle gehitu behar zaizkie, nota igotzeko irakasgai espezifikoetara aurkezten direnak.

USE hiru egunetan zehar egingo da, ostiralera arte, hilak 10, 39 epaimahaitan. Guztiek egoitza izango dute Euskal Herriko Unibertsitatean (Eibarko bat izan ezik, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta Uni Eibar-Ermuan banatuko baita..

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura (bihar 2022ko USE irekiko duen azterketa); Espainiako historia; Lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari dagokio eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Onarpen fasea borondatezkoa da. Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek.

Halaber, ikasgelak aireztatzeko protokolo bat ezarri da. Azterketei dagokienez, pandemian sortutako egitura malgua mantendu da.