Ukraniaren egoera aztertzeko ezohiko bilera ospatu du Unibertsitateen G-9 Taldeak
Ukraniak bizi duen egoera kontuan izanda, Unibertsitateen G-9 Taldeko Nazioarteko Harremanen Batzordeak ezohiko bilera bat ospatu egin du asteazken honetan, martxoak 9.
Kantabriako errektore Ángel Pazosen lehendakaritzapean, G-9 Taldeak berrikusi egin zituen taldea osatzen duten unibertsitateak dauden autonomia erkidegoetara errefuxiatu gisa iristen diren ikasle unibertsitario ukrainarrei laguntzeko ekintza posibleak. Errefuxiatuen harreraren arloan Gobernuak eskuordetutako eskumenak dituzten GGKEekin zuzeneko elkarrizketa izateko beharra nabarmendu zen. Era berean, errefuxiatuentzako eta asilo-eskatzaileentzako tasen salbuespena batera sustatzea erabaki zen (neurri hori 2018tik aurrera gauzatzen da errefuxiatuekin UPV/EHUn), bai eta unibertsitate-ikasketetarako onarpena erraztea ere, oraindik errefuxiatu-estatusa eta sarbide-titulu homologatua ez duten aldian. Unibertsitate bakoitzak hizkuntza-ikastaroak eskaintzeko aukera baloratuko du. Irakasle eta ikertzaileen kasuan, balizko destinoak identifikatuko dira eta Taldeko unibertsitateetan integratzeko moduak aztertuko dira.
UNIBERTSITATEEN G-9 TALDEA
Unibertsitateen 9 Taldea (G-9) dagokien autonomia erkidegoan bakarrak diren unibertsitate publikoek osatzen dute: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.
Elkartearen xedea taldeko unibertsitate erakundeen arteko harremanak bultzatzea da, unibertsitate erkidego bakoitzeko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan parte hartzea sustatzeko, besteak beste. G-9ko unibertsitateek 170.000 ikasle, 19.340 irakasle ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako 8.160 langile dituzte.
Temas
Más en Sociedad
-
Las denuncias de tráfico crecen más de un 10% en Euskal Herria durante el año 2024
-
Hallan el cadáver de un joven migrante flotando en una playa de Ceuta
-
Llega el amigo imaginario 2.0: un avatar creado por inteligencia artificial con efectos secundarios
-
Las aerolíneas de bajo coste se lanzan a absorber el millón de asientos que deja Ryanair