Eibarko Udalak hobekuntzak egingo ditu Urkizuko parkean
Urtearen hasierarekin batera, Eibarko Udalak hobekuntzak egingo ditu Urkizuko parkean. Besteak beste, Txontako irteeratik Urkizuko dorreetaraino doan zatiko baldosak aldatuko ditu.
Parkeko zoruak baldosa gris lisoko egitura bat dauka, eta urteekin, hondatzen joan da eta lauza batzuk apurtu dira. Toki hori asteroko azokara joaten diren saltzaileen ibilgailuentzako nahitaezko pasabidea da eta horrek ere eragin du baldosak hondatzea. Gainera, gaur egungo azalera arriskutsua da oinezkoentzat, higaduraren ondorioz irristakorra delako eta jendea jausi daitekeelako.
Horrela, baldosa-azalera hori laster berriztuko da, lanak, hainbat eskaintza eskatu eta gero, Asfaltados Uribe enpresari 17.100,93 eurotan (BEZa barne) esleitu ondoren. Obrak otsailaren lehen hamabostaldian egingo dira eta astebete iraungo dute. Hondatutako baldosen ordez asfaltozko zorua jarriko da, soluziorik egokiena baita.
Jon Iraola alkatearen hitzetan, “jarduketa horrek nabarmen hobetuko du Urkizuko parkeko eremu horretatik igarotzea, eta, gainera, erabiliko den materiala dela-eta, ibilgailuek baldosetan egiten duen inpaktua txikiagoa izango da”.
Iazko ekainean, Jon Iraola alkateak, Udaleko Zerbitzu Saileko teknikari eta arduradunekin batera, bisita bat egin zuen inguru horretara bizilagunen beharrak bertatik bertara ezagutzeko, eta ikusi zuten egin beharreko jardueretako bat parkearen eremu hori hobetzea zela.
Jarduera hau azken hilabeteotan Urkizu aldean herritarren eskaerei erantzuteko egin diren obra txikiei gehitu behar zaie. Zehazki, iazko ekainean, zuhaitz-txorkoak zoruaren mailan jarri ziren (jendeak estropezu egin eta jausi egiten zen), eta aglomeratu-geruza bat jarri zen arbolen sustraiak babesteko.
Halaber, 47 banku aldatu ziren parkearen inguru osoan, urteekin eta erabilerarekin hondatuta baitzeuden; eta, horrez gain, sasoiko loreen urteroko landaketa egin zen.
Temas
Más en Sociedad
-
El Gobierno Vasco aprueba tres subvenciones por 10,5 millones para la promoción y producción de la cultura
-
El Gobierno Vasco eleva a 46.463 euros el umbral para acceder a una vivienda del programa Bizigune
-
El Gobierno Vasco destina 940.000 euros a ayudas para contratar a cuidadores de hijos menores de 14 años
-
El CGPJ aconseja limitar la información que se da a colegios sobre procesos con menores