Gasteizko Udalak ezagutzera eman ditu Lan Eskaintza Publikoko azterketen datak. Irailaren 29tik urriaren 6ra bitartean ospatuko dira Administrazio Orokorra, Musika, Obrak, Ikuskaritza eta Teknikari espezialistak lanpostuetarako azterketak.

Egutegi hori proposatuko zaie epaimahaiei, eta hauek irailaren hasieran berretsi egin beharko dute. Azken asteetan diseinatu da probak egiteko espazioen logistika -beti ere osasun-egoerak ezarritako baldintzak kontuan hartuta- , eta Europa biltzar-jauregiko hiru areto eta beste hamalau instalazio gorde dira horretarako; horien artean,Gasteizko gizarte etxe eta kiroldegiak.

Hauek izango dira azterketen datak, espezialitatearen arabera:

  • 2021/09/29: Kopiagintza, delineazio eta basozaintzako teknikariak: lehen ariketako bigarren proba
  • 2021/09/30: Ikus-entzunezko teknikariak, bandako teknikari laguntzaileak, piano-jotzaileak, ingurumeneko ikuskatzaileak eta obra-arduradunak: lehen ariketako bigarren proba
  • 2021/10/02: Espezialitate guztietako lehen ariketako lehen proba
  • 2021/10/02: Administrazio orokorra: lehen ariketako bigarren proba eta bigarren ariketa
  • 2021/10/04: Kontrata eta ikuskatzaileen espezialitateak eta musika espezialitateko musika-taldea: lehen ariketako bigarren proba.
  • 2021/10/05: Musikako hainbat (tronpeta, trikitixa eta musikaren lengoaia eta hastapenak), elekromekanika eta informatika eta liburutegiko teknikariak: lehen ariketako bigarren proba
  • 2021/10/06: Laborategiko teknikaria, mantentze lanetako teknikaria, musikako zenbait (klarinetea, saxofoia eta perkusioa) komunikazio teknikaria eta PSISZ: lehen ariketako bigarren proba.

Azterketak 9: 00etan, 11:00etan eta 13:00etan izango dira. Egutegi hau aldatu egin daiteke arrazoi teknikoek, logistikoek edo sanitarioek eskatzen badute. Hori dela eta, epaimahaiek data horiek berretsi egin behar dituzte iraileko lehen astean, une horretako egoera epidemiologikoa kontuan hartuta.

Egunik garrantzitsuena urriaren 2a izango da, egun horretan egingo baitira espezialitate guztietako lehen ariketetako lehen probak, eta administrazio orokorreko berariazko probak (honetan izan da izen-ematerik gehien)