Presio fiskala % 1,5 handitzea proposatuko du Donostiako Udalak. Horrela erabaki egin du Tokiko Gobernu Batzordeak eta horrela eman du ezagutzera Donostiako alkate Eneko Goiak.

Goiak esan du, hurrengo urteko zerga arauak egiteko kontuan hartu direla, alde batetik, 2022rako KPI aren aurreikuspena (% 1,8), eta bestetik indize horren iazko emaitza (% -0,3). Hortaz, alkateak adierazi du, Udal gobernuak erabaki duela aurreikuspenari iazko emaitza kentzea eta, horrenbestez, presio fiskala % 1,5 handitzeko proposamena egitea.

Zerga arauen aldaketaren ondorioz, Udalak aurreikusten du 1,8 milioi euro gehiago jasotzea. Eta horri esker, Udalak egoera finantzario onari eutsiko dio, betiere, kontuan hartuta covid-19 osasun-larrialdiak sortutako egoera.

TASAK

  • Saneamendua: + % 3
  • Hondakinen bilketa: + % 1,5
  • Jabari Publikoaren Okupazioa: Hesiak eta aldamioak: + % 3
  • Hondartzetako Zerbitzuak: prezio berriak: dutxak eguneko 1,6 euro; takilla eta dutxa eguneko 2,5 euro; denboraldiko abonua 75 euro; 20 erabilerako abonua 28 euro; 10 erabilerako abonua 15 euro.
  • Garabia: + % 1,5
  • TAO: + % 1,5

ZERGAK

  • IAE eta ICIO direlakoak bere horretan mantentzen dira: energia berriztagarrien erabilerarekin lotutako hobariak ICIO delako zergan.
  • OHZ: + % 1,5
  • Gainbalioa: + % 1,5 1 eta 2 tramoetan
  • Ibilgailuak: + % 1,5

2020 ETA 2021EKO HONDAKINEN BILKETAREN GAINEKO ZERGAN ALDAKETA

Tokiko Gobernu Batzordeak, halaber, onartu du indarrean dagoen hondakinen bilketaren gaineko zerga aldatzea, ostalaritza, elkarte gastronomiko eta gazteen lokalak zein txokoentzat. Hortaz, ostalaritzak eta elkarte gastronomikoek 2021eko lehenengo eta bigarren hiruhilekoetan lokal hutsa bezala ordainduko dute. Gainera, elkarte gastronomikoek 2020ko hirugarren hiruhilekoan lokal hutsa bezala ordainduko dute.

Bestalde, gazteen lokalek eta txokoek lokal hutsa bezala ordainduko dute 2020ko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan, eta 2021eko lehenengo eta bigarren hiruhilekoetan, epe horretan osasun larrialdia dela-eta itxita egon direlako.