Gasteizko Udaltzaingoak ibilgailu hibrido eta elektrikoak gehituko dizkio flotari
Hamalau patruila-auto berri eskuratuko ditu: 7 hibrido eta 7 elektriko
Udaltzaingoak bere flotaren jasangarritasunaren aldeko apustu irmoa egin du, hemendik gutxira 7 patruila-ibilgailu elektriko eta 7 hibrido gehituko baitizkio flotari; hartara, zaintza-lanetan erabiltzen diren ibilgailuetan emisioak murrizteko konpromisoa hartzen duten lehenengoetakoa izango da Espainiako udal polizien artean.
Lehen alkateorde eta sozialisten eledun Maider Etxebarriak iragarri du hori udal politikari buruzko eztabaidaren bigarren saioan, eta udaltzaingoaren ibilgailu horiek berritzeko Herritarren Segurtasunaren Sailaren, Ogasun Sailaren eta Udal Administrazioaren Sailaren arteko lankidetza nabarmendu du. “Ez da patruila-ibilgailuetan mugikortasun iraunkorraren eta emisioak murriztearen alde hain apustu irmoa egin den beste udaltzaingorik“, azaldu du Etxebarriak.
Lehen alkateordeak iragarri du, orobat, udal-talde guztiek ordezkaritza duten batzorde txostengile politiko bat osatuko dela, “udaltzaingoaren egitura definitzeko datozen urteetarako. Gure poliziaren geroa garatzeko une erabakigarrian gaude, berrikuntza garrantzitsuak biziko baititu”.
Berritasunetako bat Erbina kaleko egoitza berria izango da, tren-geltokitik hurbil; publikoarentzako arreta eskainiko da bertan, eta orain Agirrelandan kokatutako ataletako batzuk ere hartuko ditu. “Erdialdera hurbiltzeko aukera emango digu, eta oraingo polizia-etxean leku gehiago izatea; hartara, udaltzainen lan-baldintzak hobetuko ditugu, baita poliziak herritarrei ematen dien zerbitzua ere”.
Hurbileko polizia
Maider Etxebarriak oraingo udal gobernuak azken bi agintaldietan deitutako 110 agente-lanpostu nabarmendu ditu, halaber. “Udalean ez da sekula egin hainbesteko ahaleginik gure udaltzaingoa langile gehiagoz hornitzeko, eta desiratutako hurbileko polizia ezartzeko bide emango digu horrek”.
Temas
Más en Sociedad
-
Los Mossos detienen a 20 miembros de una banda dedicada al cultivo y tráfico de marihuana
-
Detenidas 32 personas en Valencia por estafar más de 320.000 euros con el método del 'hijo en apuros'
-
La EHU inicia el lunes la matriculación del alumnado de grado del curso 2025-26, con 20.638 preinscripciones
-
Melgosa dice que el centro de Arana no responde a "un modelo de éxito de integración" y pide más información al Gobierno español