DONOSTIA. Euskal Herriko Unibertsitateak 'Ingeniaritza Eraikuntzan: modu burutsuan eraikiz' izeneko olinpiadaren sariak banatu egin ditu. Guztira 128 ikaslek hartu dute parte lehiaketan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hainbat ikastetxetako 36 taldetan banatuta, eta hiru modalitateetan: DBH, Batxilergoa eta GMHZ. Ekitaldia Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Gradu Aretoan, Donostian ospatu egin da, koronabirusaren pandemiak eragindako segurtasun neurri guztiak beteta.

Modalitate bakoitzean ondoen sailkatutako taldeak ekainaren 22an jokatuko den fase nazionalean lehiatuko dira. Hauek izan dira irabazleak:

DBH modalitatea:

  • Taldea: Bixen Gomez Sanchez, Hugo Hernandez Cobos y Mikel Arnao Azpiazu
  • Ikastetxea: IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI

Batxilergoko modalitatea:

  • Taldea: Aitana Aranegui Rodríguez, Sofía Ayesa Díaz, Teresa Marín Arconada, María Caballero ElizaincinIkastetxea: Colegio Inglés San Patricio Ikastetxea

GMHZ modalitatea:

  • Taldea: Iván Legal Pérez y Ion Martinez Valero
  • Ikastetxea: CIP Virgen del Camino

'Ingeniaritza eraikuntzan: modu burutsuan eraikiz' olinpiadaren helburua da "kultura zientifikoa, teknologia eta berrikuntza sustatzea DBHko, Batxilergoko eta Eraikuntza eta Obra Zibileko Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleen artean, Eraikuntzako Ingeniaritzaren esparruan, ikasleen artean bokazioak pizteko". Olinpiada horrek eraikuntza jasangarriko proiektu bat garatzea proposatzen du, "Ingurumenarekiko sentsibilitatea eta errespetua sustatzea helburu duena, eta, aldi berean, zientziaren eta teknologiaren ekarpena deskubritzen eta baloratzen ikasten duena, bai eta ikerketaren eta metodo zientifikoen funtsezko elementuak eta prozedurak ulertzen ere".