Martxoaren 30era arte

Zabalik Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien deialdi berria

15.01.2021 | 14:05
Ikasle talde baten artxiboko irudia.

BILBO. Zabalik dago jada Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien deialdi berri batean parte hartzeko izena emateko epea. Interesatuek martxoaren 30era arte inskribatu ahal izango dira.

2015. urteaz geroztik, mugaz gaindiko lankidetzarako hainbat laborategi garatu dira Euskampus-Bordele Campusaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bordeleko ikerketa-taldeek elkarrekin lan egin dezaten. Esparru horren bidez, mugaz gaindiko ikerketa-komunitateak sortzea sustatu nahi da, ikertzaile junior eta seniorrek, ikasleek eta teknikariek parte har dezaten; horiek laborategi batetik bestera mugi daitezke mugarik gabe, eta ikuspegi eta programa bera partekatu.

Mugaz gaindiko Lankidetzarako Laborategi bat hormarik ez duen laborategi bat da eta helburu hauek ditu:

  • Alor jakin batean ikerketa proiektuak egitea, emaitza zientifikoen balio erantsia handitzeko eta baterako ikerketa EBn eta nazioartean ikusgarriago egiteko.
  • Munta handiko proiektuen haztegi izatea, kanpo finantzaketa erakartzeko (batik bat, EBkoa).
  • Ikertzaileen nazioz haraindiko komunitate iraunkor bat sortzea, ikasleak, doktoreak eta irakasle junior nahiz seniorrak barne hartuta.
  • Baterako prestakuntza eskaintza garatzea, batik bat, masterretan.

Orain Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien deialdi berria ireki da. Urteko Mugaz gaindiko Lankidetzarako Laborategi bakarra aukeratuko da, eta Euskampus Bordeaux Egunean iragarri ahal izango da.

Proposamenak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 30era arte egongo da zabalik.

  • Eskaera prozeduraren testu osoa hemen deskarga daiteke.
  • Eskaera inprimakia hemen deskarga daiteke.
  • Jarduera txostenaren txantiloia hemen deskarga daiteke.

Informazio gehiago jasotzeko eta eskaerak aurkezteko, interesatuek Euskampus Fundazioarekin harremanetan jarri beharko dira, bordeaux@euskampus.eu helbide elektronikoaren bidez.

noticias de deia