DONOSTIA. Donostiak parte hartuko du heriotzari buruz hausnartzea helburu duen 'Dando vida a la muerte' izeneko jaialdian. Azaroaren 1etik 7ra ospatauko da, eta streaming bidez jarraitu ahal izango dira eskainiko diren hitzaldiak.
Jaialdi hau jende guztiarentzat da, eta bere helburua pertsonok heriotzari buruz hausnartzea da, besteak beste heriotzaz hitz egiten dugunean zer behar dugun, zer nahi dugun edo zer gertatzen zaigunari buruz.
Hainbat jarduera egingo dira, hala nola: zainketa aringarriei buruzko estatuko eta nazioarteko aditu entzutetsuen hitzaldiak, errukia eta dolua lantzea, Death Cafe-ak (presentzialak eta on line), errausketa-labe eta hilerriak bisitatzea, arte-erakusketak, zineforumak, tailerrak, "Hil aurretik nahi dut" horma eta Euskal Herrian, Bilbon, azaroaren 7an ospatuko den jaialdiaren amaierako azoka bat.
HORMA BAT IZANGO DA BLAS DE OTERO PLAZAN
Donostian, Blas de Otero plazako 46. zenbakian (Tabakalerako kafetegiaren aurrean), azaroaren 1ean goizeko 10:00etatik aurrera, eta azaroaren 7ra arte, "Hil aurretik nahi dut" horma izango da. Bere jatorrian, "Before I die" (New Orleans, Candy Chang, 2011) izeneko proiektua dago. Bertan, New Orleansen utzitako etxe batean sortu zuen Candy Chang artistak, maite zuen norbait hil ondoren. Harrezkero, 5.000 horma baino gehiago sortu dira mundu osoko 78 herrialdetan eta 35 hizkuntzatan.
Hiritarrak, aste osoan zehar hurbildu ahal izango dira aire librean dagoen hormara, jada ezagutzen diren segurtasun neurri guztiak mantenduz eta eskuak garbitu ondoren, beren sentimenduak horman islatzeko aukera izango dute. Ondoren, klariona eramango dute prebentzio-neurri eta une horren oroigarri gisa.
"HERIOTZARI AURRE EGITEA PANDEMIA GARAIAN"
Bestalde, azaroaren 2an, 19:00etan, Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan hitzaldi bat izango da festibaleko egitarauaren barruan. Gipuzkoan eskainiko den hitzaldi bakarra izango da, "Pandemia garaian heriotzari aurre egitea" izenburupean. Bertako hizlariak hurrengoak izango dira:
- Mar López (Vivir Un Buen Morir fundazioko lehendakaria).
- Juan Carlos Trallero (Paliaclinic-eko lehendakaria).
Egungo egoera ikusita, eta aretoak baimentzen duen edukiera beteta dagoenez, bertaratu ezin duenak streaming bidez jarraitzeko aukera izango du. Horrela, Youtubeko "Dando vida a la Muerte" kanalean jarraitu ahal izango da.