DONOSTIA. Urtero bezala, datorren ostiralean eta larunbatean, urriak 30 eta 31, tokiko produktuaren eguna ospatzeko bertako ekozleei salmentan laguntzeko ekimenak egingo dira. Koronabirusaren pandemia dela eta, aurreko edizioetan baino jende gutxiago bilduko da eta beraz, inork gal ez dezan, online eskainko da webgune honetan.

Marisol Garmendiak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, adierazi zuenez "salmentak sustatzeko aukera bat da hau, ziurgabetasun handia bizi dugun momentu honetan, baina, horrez gain, aurrerapauso bat da ere prozesuen digitalizazioari dagokionez, lehenago edo beranduago enpresa guztiek egin beharko baitute eraldaketa hori etorkizuneko merkatu birtualera egokitzeko, enpresaren tamaina edozein izanda ere. Tokiko produktuak kontsumitzea ingurumenarekiko arduratsua da eta gure enpresa eta negozioen biziraupenean laguntzen du, hau da, gure ekonomikaren eta lanpostuen biziraupenean. Gainera, banaketarako garraio jasangarria erabiliko dugu, ibilgailu ez kutsatzaileak erabiltzen dituen Txita enpresaren eskutik".

Horrez gain, "Tokiko Produktuekin Konprometituta" sariak ere emango dira. Sari hauen helburua da euren enpresa jardueran tokiko nekazaritzako elikagaiak hoberen integratzen dituzten hiriko ostalaritza establezimenduen eta saltokien aintzatespen publikoa egitea eta Donostiako inguruneko nekazaritzako elikagaien ekoizleen lana azpimarratzea.

PRODUKTUEN BARIETATEA

Online merkatuan hainbat produktu ezberdin aurki daitezke, non guztira 26 ekoizle ezberdin izango baitira euren produktuak saltzen. Besteak beste, hurrengo produktuak izango dira: barazkiak, ortuariak, esnekiak, gaztak, sagardoa, txakolina, txokolateak, haragiak, gozogintza eta tartak.

Erosketa prozesua oso erraza izango da. Erosleak erosi nahi dituen produktuak hautatu eta erosketa orgara gehitu beharko ditu. 20 eurora iristen bada edo zenbateko hori gainditzen badu, 6€-ko deskontua izango du amaierako tiketean. Deskontuaz gain, etxerako garraioa doan izango du. Kopuru hori baino bajuagokoentzat, erosketa jasotzeko hainbat aukera izango ditu:

  • Txita enpresaren instalazioetara hurbildu (Atotxa Dorreko etxabeak, Duque de Mandas kalea 28, Donostia), gutxieneko gasturik gabe.
  • Galkorrak ez diren produktuak Donostiatik kanpora bidaltzea eskatzeko aukera ere, baina kasu honetan bidalketa horren kostua eroslearen kontura izango da.

ESKOLAKO MENUA

Egingo den beste ekimen bat, hiriko hainbat ikasteetxara zabalduko da. Izan ere, parte hartzen duten hiriko Ikastetxeek urriaren 30ean, euren eskolako menua tokiko produktuekin esklusiban prestatuko da:

  • Tokiko kalabaza krema: Ibon Labaienek prestatua bere Usurbilgo baratzeko kalabazekin.
  • Lumagorri oilasko izter berdea letxugarekin: baserriko oilaskoa, euskal larreetan hazia, eta Batavia motako tokiko letxuga.
  • Tokiko jogurt naturala: Donostiako Goenaga Baserriko jogurta.