Martxan da berriro EHUko liburutegien aurrez aurreko zerbitzua
BILBO. Gaurtik aurrera, hilak 14, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek liburutegiak modu presentzialean erabili ahal izango dituzte egun osoan zehar, bai goizez eta bai arratsaldez.
Horrela, aurrez aurre emango da liburuen mailegu zerbitzua eta irekita egongo dira irakurketa gelak, nahiz eta % 25era murriztua izan aforoa. Lanerako gelak, bestalde, itxita egongo dira. Ordenagailuak ere ezin izango dira erabili.
Liburutegiko erabiltzaileek segurtasun protokoloa bete beharko dute (maskara jantzita eraman behar dute eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbituta) eta horrela, apaletako materiala hartu ahal izango dute, argitalpenak kutsatzeko arrisku barik. Bestalde, maileguan izan ondoren itzulitako liburuak, lehen bezala, berrogeialdian utziko dituzte eta, ondoren, berriz jarriko dira erabiltzaileen eskura.
Higiene neurri guztiak betetzen direla ziurtatzeko, liburutegiek garbiketa eta desinfekzio zerbitzua izango dute egunero, eta irakurketa geletara sartzen direnek garbiketa produktuak izango dituzte eskura mahaia desinfektatzeko.
Bestalde, UPV/EHUko Liburutegiak identifikazio sistema jarri du martxan irakurketa gelako erabiltzaileentzat; hartara, norbaitek covid-19an positibo emanez gero, erraz egiteko pertsona horren jarraipena eta egun horretan bere inguruan izandakoei jakinarazteko.
Liburutegiko langileek zerbitzuei eta osasun neurriei buruzko informazio emango diete erabiltzaile guztiei sarreran.
ORDUTEGIAK
Liburutegi gehienak ohiko ordutegian egongo dira irekita, baina Ekonomia Fakultatekoa (Elkano), Arte Ederretakoa eta Ingeniaritza Eskolakoa (Nautika) urrira arte itxita egongo dira arratsaldeetan.
Temas
Más en Sociedad
-
El CGPJ concede amparo a la jueza de Granada criticada por el abogado de Juana Rivas
-
Pintarse un bigote basta para saltarse los sistemas de verificación de edad de las redes sociales
-
Osakidetza apela a la "responsabilidad" de Sanidad para que busque una "vía de salida" al conflicto
-
Un paseo por la historia del colectivo LGTBIQ+ sin salir de Bilbao