Irailean irekiko da Donostiako Jolastokietako haurreskola berria
DONOSTIA. Mundu osoa isolatzen ari duen koronabirusaren pandemiak ikasturte presentziala martxoan bertan behera uztera behartu egin zuen. Kurtsoa nola edo ahala bukatzea lortu zen, etxetik ikasteak dauzkan zailtasunak gaindituz. Orain, irailean ikasturte berria hastear dagoela, ikastegi guztiak egoera berrira moldatu egin dituzte euren instalazioak.
Altzak Harrobietako plazan dagoen haur eskola berria estreinatuko du datorren ikasturtean. Bi solairuetan banatuta dagoen 750 metro koadroko lokal zabala da, eta 0 eta 2 urte bitarteko 84 haurrentzako lekua du. Oraindik ere, ikasturte berrira begira matrikulazio epeak zabalik dirau.
Hezkuntza zinegotziak, Duñike Agirrezabalaga sozialistak, adierazi duenez, "haurreskola berriak orain arte Harri berrik eta Rotetak eskaintzen zituzten zerbitzuak eskainiko ditu. Jolastokietako ekipamendua hiriko bigarren haur eskolarik handiena izango da, Antigua auzoan dagoenaren ondoren".
Agirrezabalagak adierazi duenez, "Inbertsio handia egin da haur eskola honetan, 645.000 euro ingurukoa, eta orain arte auzoan zeuden eta zaharkituta zeuden bi haurreskolen zerbitzuak hartuko ditu. Pandemiaren garaian beharrezkoak diren protokoloekin ikasturte berria nola egingo den jakitea besterik ez zaigu geratzen. Hezkuntza agintariek hartzen dituzten erabakien zain egon beharko dugu".
GUZTIRA 8 GELA IZANGO DITU
Haurreskola berriak 4 gela ditu haur txikienentzat, 0 eta 1 urte bitartekoentzat, eta beste lau gela 1 eta 2 urte bitartekoentzat. Gainera, Harrobietako plazan 96 metro koadroko jolasgunea prestatu dute, txikiek jolastu eta goza dezaten.
Temas
Más en Sociedad
-
Hallan el cadáver de un joven migrante flotando en una playa de Ceuta
-
Llega el amigo imaginario 2.0: un avatar creado por inteligencia artificial con efectos secundarios
-
Las aerolíneas de bajo coste se lanzan a absorber el millón de asientos que deja Ryanair
-
El Departamento de Educación evaluará a las direcciones de los colegios para acceder a mejoras laborales y ‘pluses’