Ostiralean hasiko dira lanak

Gasteizek 182.000 euro bideratuko ditu Done Jakueko kale nagusiak konpontzeko

14.08.2020 | 16:58

GASTEIZ. Gasteizko Udalak, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailaren bidez, 182.274,12 euroko aurrekontua bideratuko du Done Jakue hiribideko kale nagusiak konpontzeko. Egingo diren lanak zoladura sendotzea eta zuloak betetzea izango dira. Obrak Firmes Alaveses y Sisca Señalizaciones enpresek egingo dituzte.

Oraingo honetan, gehien erabiltzen diren kaleetako batzuk konponduko dira, Forondako atea, Arriagako atea, Olagibel kalea, Done Jakue hiribidea, Frantzia kalea eta Bake kalea, batzuk aipatzearren. Kale horiek nahiko hondatuta daude, urteen eta erabilera handiaren poderioz.

"Gure galtzadak hobetu nahi ditugu, erosoagoak izan daitezen bertatik zirkulatzen dutenentzat, bai ibilgailu motordunez bai bestelako garraiobidez. Aurten ahalegin berezia egin nahi dugu hiriko sarrera nagusietan eta gehien erabiltzen diren kaleetan. Aipatutako lanek eragin zuzena izango dute leku horiek egunero erabiltzen dituzten pertsonen ongizate eta bizi-kalitatean. Gasteiz gero eta erakargarriagoa, erosoagoa eta modernoagoa izan dadin ari gara lanean", azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

Proiektuak orotara 5.800 metro koadroko azaleran esku hartzea aurreikusten du, eta lanek hiru aste irautea. Zoladurak fresatuko dira, bigunguneak eta beste akats batzuk konponduko eta, azkenik, asfaltozko aglomeratu beroa botako.

Kale hauek konponduko dira: Forondako atea, Honduras kalea, Gorbeia kalea, Arriagako atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Becerro de Bengoa kalea, Olagibel kalea, Done Jakue hiribidea eta Astronomo kalea.