Dbus, koronabirusari aurre egiteko moduaren eredu
DONOSTIA. Martxoaren 14an koronabirusa dela eta alarma estatua ezarri zenetik, Dbusek bere zerbitzuen kudeaketa paregabea egin du. Hori dela eta, orain, ia bost hilabete pasata, ezarritako protokoloak eta neurriak betetzen dituela bermatzen duen AENOR-en ziurtagiria jaso du.
Covid-19ren aurkako protokoloen ziurtagiria Dbusek aplikatzen dituen neurrien eraginkortasunari buruzko kanpoko abala da. Horiek Osasun Ministerioak Covid-19ri buruz prebentzioaren eta higienearen arloan ezarritako jarraibideetan oinarrituta daude, eta Dbusek ezarritako neurrien artean honako hauek nabarmentzen dira:
- Kotxeroen flota eta instalazio guztiak egunero garbitzea eta desinfektatzea.
- Ibilgailu guztietan babes-holtzak jartzea gidatze-postuan.
- Langileei eta erabiltzaileei prebentzio-neurriei eta prozedura berriei buruz ematen zaien informazioa.
- Espazio komunak mugatzea.
- Osasun-segurtasuneko neurriak ezartzea bai autobusetan bai instalazioetan.
- Hornitzaileei babes- eta segurtasun-neurriak betetzeko eskatzea.
EZ DA LEHENENGOA
Ez da Dbusek lortzen duen lehen ziurtagiria, izan ere, lehendik AENOR kalitate-ziurtagiria eskuratu zuen, bidaiarien garraio publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera. Beste behin ere, AENORek COVID-19rekin duen ziurtagiriak agerian uzten du Donostiako garraio publikoaren segurtasuna, eta beharrezko konfiantza ematen du Dbusen mugikortasun iraunkorreko eredua berreskuratzeko, garraio publikoaren aldeko apustua eginez Donostian mugitzeko biderik eraginkorrena eta ekologikoena den aldetik.
Ziurtagiri berriaren zigilua flotako autobus guztietan dago ikusgai, baita konpainiaren instalazioetan ere. Ziurtagiri hori gaur goizean entregatu da, eta hurrengo hauek parte hartu dute: Pilar Arana, Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraio zinegotzia; Igor Gonzalez, Dbuseko zuzendari kudeatzailea; eta Luz Emparanza, AENOR-eko zuzendaria Euskadin.
Temas
Más en Sociedad
-
Estos son los seis bares finalistas del 11º Concurso del Vermut Preparado Cinzano de Bilbao
-
Un dron obliga a cerrar el aeropuerto de Ibiza y a desviar cuatro vuelos a Mallorca y Barcelona
-
Osakidetza convoca a más de 100.000 aspirantes en la mayor OPE de su historia
-
Los medios tradicionales superan en credibilidad a las redes y a la IA