EHUko Klima Aldaketarako Zentroan (BC3) lan egiten duten Itxaso Ruiz eta Maria Jose Sanzen arabera, lurzoruaren erabileraren eta klimaren arteko harremana dirudiena baino garrantzitsuagoa da. Biek Science of the total environment aldizkarian argitaratutako azterketan, Mediterraneoko mendebaldean lurraren erabileran izandako aldaketen inguruko hainbat ikerketa jorra-tzen dira, giza jarduerak prezipitazioen murrizketan izan duen eraginean engasi handia jarriz. “Lan honen bidez, prezipitazioek gora egitea dakarten prozesuak ulertu nahi dira, eta Mediterraneoko arroaren kasuan, izaera orografikoa izan dezakete %60 edo 70era arte”, azaldu du Sanzek.

Euri orografikoak dinamika atmosferiko errepikarien ondorioz gerta-tzen dira, eta landaretzak zerikusi handia du haiekin. Esaterako, Mediterraneoko haraneko brisek erliebe menditsuetan ur-lurrun kopuru jakin bat mugitzen dute, harik eta euriari itxura ematen dion “karga-puntu kritiko” bat lortu arte.

Ikerketan azaltzen denez, “sute masiboek edo baso-soiltzeak landare-estaldura aldatu dute, azalera murriztuz. Horren ondorioz, ebapotranspirazioa galdu da, hau da, landarediak hodeia sortzeko isurtzen duen ur-lurruna galdu egin da”.

Lurzoruaren aldaketa horiek, desertifikazio-prozesuak barne azken aro geologikoan areagotu egin dira, gizakiaren jarduera dela eta. Hartara, Meditarraneoak gaur egun duen klimatologia “berezia” konfiguratu da. Dagoeneko suntsituta dagoen flora berreskuratzen saiatuz gero, prezipitazio orografikoen zati bat bueltatuko litzateke, landare-estaldura zabalagoa izatearen ondorioz. “Ur-lurruna ugariena den haranetan hasi beharko litzateke berreskuratze prozesua, ingurunera egokitutako kudeaketa eginez. Ez da txarra basoberritzea, baina baso-sute handiak saihesten direla ziurtatu behar da”, adierazi du Sanzek.

Horrez gainera, Mediterraneoko arroko haranak berreskuratzea “ariketa kolektiboa” izan behar dela nabarmendu du, egungo egoerari “irtenbide integralak” eman ahal izateko modukoa, beti ere, “tokiko aktoreen” laguntzarekin. “Inguruko ar-tzain beterano batek hobeto ezagu-tzen ditu lurzoruaren higadura-prozesuak eta euriteen galerak nola eragin duen ikerketa baterako zientzialari etorri berri batek baino, eta horregatik beharrezkoa da bertako populazioa izatea konponbideak bilatzeko orduan”, gehitu du biologoak. Halaber, zonaldeko degradazio prozesua iraultzerik ez badago, klimatologia arian-arian lehorragoa izango da eta, prezipitazio gutxiago egongo dira.

“Mediterraneoko arroa egoera kritikoan dago desertifikazio prozesuaren ondorioz. Beraz, ezin dugu gehiago itxaron”, nabarmendu du Sanzek. Egindako lanari esker, espero du historiak legegileei “eskualde hau lehengoratzeko erabaki onenak hartzeko lagungarria izatea, ziklo hidrikoarekin eta prezipitazioen berreskura-tze posiblearekin zerikusia dituzten alderdiak kontuan hartuz”.

Ikerlarien profilak

Maria Jose Sanz eta Itxaso Ruizek BC3 Basque Centre for Climate Change and IPCC delakoan lan egiten dute 2016tik. Sanzi dagokionez, Biologia Zientzietan doktorea da, eta zien-tzia-arlo ezberdinetan dauka esperientzia, hala nola, ekofisiologian, airearen kutsaduraren ondorioetan, nitrogeno- eta karbono-zikloetan edota berotegiko-efektuko gasetan. Ruiz, aldiz, munduko toki ezberdinetako ikerketa-proiektuetan lan egin du azken urteetan (Sao Paulo, Bremerhaven, Bremen edo Nagaokan), eta bere doktoregoa bukatu berri du. Azken honetan, Mediterraneoko arroko landa-eremuetan lurraren kudeaketan oinarritutako erantzun-aukera integratuak aztertu ditu.

Izaera orografikoa. Itxaso Ruiz eta Maria Jose Sanzek Mediterraneoko arroko lurzoruaren egoera aztertu dute, giza-jarduerak ekar ditzakeen ondorioetan enfasi handia jarriz. Horretarako, prezipitazioek gora egitea dakarten prozesuak ulertzeko ahalegina egin dute, gehienek izaera orografikoa izan dezaketela ondorioztatuz. Zer esan nahi du horrek? Dinamika atmosferiko errepikarien ondorioz gertatzen diren euriak direla, eta landaretzak zerikusia handia dauka horrekin. Adibidez, Mediterraneoko haraneko brisek erliebe menditsuetan ur-lurrun kopuru jakin bat mugitzen dute, harik eta euriari itxura ematen dion “karga-puntu kritiko” bat lortu arte.

Iraultzeko beharra. Zonaldeko degradazio prozesua iraultzen ez bada, ziur aski klimatologia lehorragoa izango da eta euri eskas egingo du. Maria Jose Sanz biologoak gehiago itxaroterik ez dagoela dio.