Gasteizek bizikleten aparkaleku seguruen sarea handituko du
GASTEIZ. Gasteizko hirian zehar ezarrita dagoen bizikletentzako aparkaleku seguruen VGBiziz sarea handitu eta hobetzeko hitzarmena onartu egin du Tokiko Gobernu Batzarrak.
Gaur egun era horretako instalazioak daude autobus-geltokian, Posta-etxean, Mendizorrotzean, Arabako Campusean, Santiago ospitalean, Aran, Adurtza eta Ariznabarra auzoetan eta Santa Barbara plazako aparkalekuan. Alabaina, Udalak aparkaleku gehiago egiteko asmoa du. Izan ere, bizikleta elementu garrantzitsua da Gasteizko Mugikortasun Planean, bizi-kalitatearen, segurtasunaren, efizientziaren eta iraungarritasunaren alde jokatzen duen garraiobidea den aldetik.
Bestalde, bide publikoan bizikletentzako aparkalekuen eskaerak gora egiten duen neurrian, areagotu egin da baita espazio publikoko okupazio eta bizikidetza-arazoen kopurua. Gainera, kalean errazago lapurtzen dira bizikletak, eta arinago hondatzen. "Aparkaleku seguru, eroso eta kalitatezkoan egin behar ditugu, hiriaren luze-zabalean ondo banatuak. Bide horretan aurrera egin nahi dugu", azaldu du gaur goizean Gorka Urtaran alkateak.
Asmo horrekin, gaur goizean onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak VGbiziz bizikleta-aparkaleku seguruan sartzeko eta aparkalekua erabiltzeko baldintzak arautzeko ordenantzaren proiektua. Araudiaren arabera, lekuak alokatu egin ahalko dira, txandakako erabilerarako edo egoiliarrentzat. Horrenbestez, herritarrek bi aukeraren artean erabakitzerik izango dute: lekuak aldi jakin batean erabiltzeko, edo lekuaren jabe izateko aldi jakin batean.
Orain artekoan, moduluak egun bateko, hiruko edo sei eguneko abonamenduen bidez balia daitezke. Ordainketa PVERDE aplikazioaren eta www.parkingverde.com webgunearen bitartez kudeatzen da. Esteka honetan aurkituko duzu zerbitzuari buruzko informazio guztiawww.vitoria-gasteiz.org/vgbiziz:
Tokiko Gobernu Batzarrak proiektua onetsi ostetik, batzordean aurkeztu beharko da ordenantza, eta denbora-epe bat irekiko da udal-taldeek zuzenketak aurkeztu ahal ditzaten. Gero, jendaurrean erakusteko eta alegazioak aurkezteko epea irekiko da. Prozesu horren ostean, oniritzia jaso beharko du Osoko Bilkuran. Eta behin Osoko Bilkuraren oniritzia jaso eta beste zenbait izapide pasa ostean, indarrean sartuko da. Urtaranen gobernuak asmotan, urtea amaitu baino lehen onartuko litzateke arau berria.
Temas
Más en Sociedad
-
La Red de Farmacias Centinela de Euskadi detecta 356 casos de posibles reacciones adversas a medicamentos en su primer año
-
¿Cuáles son las 3 F? Lo que debemos comprobar cuando nos llega una información
-
Ordenan reabrir el caso de Marta del Castillo por posible intrusismo en el informe sobre el móvil de Miguel Carcaño
-
En imágenes: gala Getxo Moda 2025 en la terminal de cruceros del puerto deportivo