DONOSTIA. Donostiako Udalak Dbusek koronabirusaren pandemiaren aurretik eskaintzen zituen zerbitzu guztiak irailean berreskuratu ahal izatea espero du. Pixkanaka-pixkanaka eskaintza hori handitzen doa, eta abuztuan linea gehienak berreskuratzea aurreikusten da.

Autobusen zerbitzu publikoa eskaera asko berreskuratzen ari da. Gaur egun, COVID-19a baino lehenagoko erabiltzaileen % 60-65 inguru dago. Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak adierazi duenez, “oso datu positiboa da eta Donostiako herritarrek garraio publikoaren alde egindako apustu garbia erakusten du”.

LINEAK BERRAKTIBATZEA

Horregatik, abuztuaren hasieran, zerbitzua nabarmen hobetuko da, Dbus-en autobus-linea guztiak berraktibatuz:

Abuztuaren 1etik aurrera (larunbata), berriz jarriko da martxan hurrengo zerbitzuak:

  • 46-Morlans linea, eguneroko zerbitzua duena, eta egun osoan eskainiko da zerbitzua
  • 21-Mutualitateak-Anoeta
  • 38-Trintxerpe-Altza-Molinao
  • 42-Aldapa-Egia lineetan, orain arte, ordu-tarte jakin batzuetan ematen zuten zerbitzua, asteko egun guztietan.

Abuztuaren 2tik aurrera (igandea), berriz jarriko da martxan:

  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linea igande eta jaiegunetan eta asteko egun guztietan eskainiko da.
  • 19-Aiete-Bera Bera lineak igande eta jaiegunetan funtzionatuko du 20 minuturoko maiztasunean, pandemia baino lehenago egiten zuen bezala.Gainera Aieteko ardatzeko zerbitzua hobetuko da, lehen zuen maiztasuna berreskuratuz.

Hainbat lineatako lehen eta azken irteerak areagotu egingo dira, auzoetako zerbitzua zabaltzeko asmoz. Horrela, abuztutik aurrera egunero funtzionatuko dute Dbuseko linea guztiek, eta% 100 berreskuratuko dute ikasturtea hasteko.