Donostiak desfribiladoreak jarri ditu Igeldon eta Artikutzako finkan
DONOSTIA. Donostiako Udalak desfibriladoreak jarri ditu Igeldon eta Artikutzako finkan. Bi desfibriladoreek geolokalizatzailea daukate, eta neurri honekin Donostiak hiri kardiobaskularraren mapa osatu egin du.
2018. urtean, Udaleko Osasun Sailak hirian zeuden gailuen, kanpoko desfibriladore automatizatuen edo DEAen kokapenari buruzko azterketa eta analisia egin zuen. Bertan, baloratu zen komeni zela tresna horien hornidura handitzea titulartasun publikoko gune jakin batzuetan.
Enrique Ramos Osasun Publikoko zinegotziak adierazi duenez, "Igeldon bi desfibriladore zeuden, bata jolas-parkean eta bestea kanpinean, baina komenigarritzat jo genuen auzoko hirigunetik hurbilago dagoen bat, eta, beraz, Igeldoko plazan jarri da. Artikutzaren kasuan, egokitzat jo dugu instalatzea, leku isolatua delako eta bisita asko izaten dituelako".
Ramosen esanetan, "Desfibriladore gehienak zentro publikoetan (kiroldegiak, udal bulegoak, kultur etxeak) edo merkataritza guneetan daude, besteak beste. Ia 150 aparatu daude Donostian, hau da, 1.000 biztanleko 0,77. Horrek esan nahi du ia hirukoiztu egiten dugula Espainiako estaldura-tasa". Dauden desfibriladoreei, gainera, gure hirian lan egiten duten Osakidetzaren bizi-euskarriko unitate mugikorretan nahitaezkoak direnak gehitu behar zaizkie.
Kontuan izan behar da deskarga elektrikoa aplikatzeko denbora geldialdiaren ondorengo 3-5 minutuen barruan egon behar dela, biziraupen-tasa onargarria izateko eta konplikazio larririk ez izateko. Desfibrilazio goiztiarrak % 70eraino areagotu ditzake bihotz-biriketako geldialdi batean bizirauteko aukerak.
Temas
Más en Sociedad
-
Dime qué red social usas y te diré cuántos años tienes
-
Euskadi activa el aviso amarillo por lluvias intensas y tormentas desde esta tarde
-
El carnet por puntos cumple 20 años con un 60% menos de muertos en las carreteras y más de 20 millones de sanciones
-
La huelga en Renfe obliga a cancelar 320 trenes este lunes