BILBO. Bihar, hilak 6, astelehena, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko da Euskadin. Aurten 12.594 ikasle aurkeztu egingo dira Euskal Herriko Unibertsitatera sartzeko proba honetan. Horietako 11.758 batzilergoko ikasleak dira, eta goi mailako heziketa ziklokoak, aldiz, 836.

Batxilergoko 11.758 ikasle horietatik, 1.640k egingo dute Arabako Campusean, 5.801ek Bizkaikoan eta 4.287 Gipuzkoakoan. Eta LHtik datozen 836 ikasleetatik, 136k egingo dute Arabako Campusean, 379k Bizkaiko Campusean eta 307k Gipuzkoakoan.

Hizkuntzaren arabera, Batxilergoko ikasleen % 74k (8.677 ikasle) euskaraz egingo du, eta % 26k (3.051) gazteleraz. LHko ikasleei dagokienez, % 57k egingo du proba euskaraz, eta % 43k gazteleraz.

Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo duten Batxilergoko ikasleen % 55 emakumezkoak dira, eta % 45 gizonezkoak. LHko ikasleei dagokienez, emakumezkoak % 69 dira, eta gizonezkoak % 31.

INKLUSIO-PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK

Desgaitasunak eta premia bereziak dituzten 405 ikasleek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio probetan egokitzapenak izango dituzte, ikasle guztiek sarbide proba aukera berdintasuna bermatuz egingo dutelarik. "UPV/EHUko Sarbide Probetan Premia bereziak dituzten ikasleen arretarako Gida" argitaratu du Desgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzuak epaimahaiei zuzendua dagoena. Gida honetan inklusiorako jarraibideak, egokitzapenen ezarpenak eta ikasleen arretarako jardunbide egokiak jasotzen direlarik.

EGOITZA GEHIAGO

Ohi denez, USE hiru egunetan egingo da, asteazkenera arte (hilak 8), baina handitu egin da azterketak egiteko lekuen kopurua, ahalik eta osasun baldintza onenetan egin daitezen. Hori horrela, UPV/EHUren hiru campusetako ohiko azterketa lekuei, gehitu egin zaizkie BEC erakustazoka, Bizkaian, eta zenbait ikastetxe: hala nola Eibarko Armeria Eskola eta BHI, Gipuzkoan, eta BHI Ekialdea, Arabako campus inguruan. Ordutegiak ere moldatu egin dira aurreko edizioen aldean

USE AZTERKETAK BERREGITURATZEA

Bestetik, Covid-19aren pandemiak sortu duen ezohiko egoera dela eta, azterketak berregituratu egin dira. Bi helbururekin: alde batetik, proba malgutzea; bestetik, ikasleen aukera berdintasuna bermatzea.

Funtsean, berregituraketa datza azterketa bakoitzaren hautazkotasuna handitzean, aukera emanez nahasteko, modu ordenatuan eta galdera bakoitzaren puntuazioaren arabera, azterketa bakoitzaren A eta B aukeretako galderak. Jakina, horrek esan nahi du egokitzapen desberdinak egin behar direla gai bakoitzaren zehaztapenean, azken horren izaeraren arabera. Ikasturte hasieran ezarri ziren ereduak, orientabideak eta ebaluazio eta zuzenketa irizpideak mantendu egin dira.

SEGURTASUN NEURRIAK

Higiene, osasun eta antolakuntza neurriak jasotzen dituen protokoloa ere prestatu da, probetan parte hartzen duten guztiek errespetatu behar dituztenak. Protokolo hori bigarren hezkuntzako ikastetxe guztietara bidali da, eta UPV/EHUren webgunean ere kontsultatu ahal da.

Osasun neurri horien artean, nabarmentzekoa da ikasle bakoitzak bere maskara kirurgikoa eta azterketa egiteko materiala eraman beharko dituela (bolaluma, erregelak, kalkulagailua€), eta une oro mantendu beharko du ezarritako gutxieneko segurtasun distantzia. Pertsona guztiek eskuak garbituko dituzte ikasgelara sartu aurretik, eraikinen sarreretan ipiniko diren ontzietako gel edo soluzio hidroalkoholikoaz. Betiere dagokion epaimahaiaren presidente edota idazkariak emandako jarraibideak jarraitu behar izango dira.