Martxan da berriro Tolosako liburutegia
TOLOSA. Gaurtik aurrera, hilak 29, astelehena, tolosarrek udal liburutegiaren zerbitzuaz gozatu ahal izango dute. Hiru hilabete luzez itxita egon ondoren, gaur irekiko da berriro. Egunero 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik, eta asteazken arratsaldetan ere irekita egongo da, 16:00etatik 19:00etara.
Liburuak maileguan hartzeko, informazioa eskatzeko, liburutegiko txartela egiteko zein katalogoa edo eliburutegia zerbitzuak nola erabili ikasteko prestakuntza saioak emango dira. Helduentzako irakurgela irekita egongo da, eta wifia ere martxan egongo da. Irakurgela zerbitzua erabili nahi dutenek, liburuzainei eskatu beharko diete liburutegian bertan irakurri nahi duten liburua. Egunkaririk ezingo da kontsultatu eta ordenagailurik ezingo da erabili.
Haur eta helduen mailegu zerbitzua batera emango dira, helduen liburutegian, Aranburu jauregiko sarrerako bulegoan. Liburuak maileguan hartu ahal izateko aurrez egin beharko da eskaera, katalogoaren bidez edo liburutegira deituta (943 69 74 62). Bestela bulegoko bildumatik aukeratu beharko da.
Liburutegira sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da maskarila janztea (6 urtetik gorakoek), eskuak garbitu beharko dira gelarekin, eta markatutako ibilbidea errespetatu beharko da. Horrez gain, erabiltzaile bakoitzak bere poltsa eraman beharko du maileguak gordetzeko, eta liburutegiko txartela egin nahi duenak bere boligrafoa eraman beharko du.
Liburutegira joaten diren pertsonak banaka sartuko dira, menpekotasunen bat edo 14 urtetik beherakoak izan ezik. Liburutegira itzulitako liburu guztiek astebeteko berrogeialdian gordeko dira berriz ere eskuragarri jarri aurretik.
Temas
Más en Sociedad
-
Osakidetza crea un comité de investigación para blindar las vacunas frente a las brechas de seguridad
-
Una masa polar que entrará por el norte dejará el viernes precipitaciones y fuerte viento
-
Huelva despide a las víctimas del accidente de Adamuz con un funeral en el Carolina Marín
-
Las diez medidas que deberías tomar para proteger tu privacidad al usar la IA