Dbusek % 100ean elektrikoa den autobus bat probatuko du hiru astez
DONOSTIA. Koronabirusak eragindako konfinamendu garaian denbora luzean izandako kontaminazio nibelik baxuenak erregistratu ziren. Planetak arnasa hartu ahal izan zuen, kontaminazio-emisioak jaitsi egin behar direla nolabait esanez. Horregatik, kontaminazioa jaisteko helburua duen ereduari jarraituz, Dbusek % 100ean elektrikoa den lehen autobusa jarriko du martxan. Atzo goizean, hilak 12, Donostiako udaletxean egin zen aurkezpena. Autobusak 12 metro luze izango ditu, igorpen kutsatzailerik eta igorpen akustikorik gabekoa, eta 26. linean jardungo du.
Proiektu pilotua 26-Amara-Martutene linean gauzatuko da, benetako zerbitzu batean eta bidaiariekin. Linea hori hautatu da, izan ere, linea horretan hainbat teknologiatako autobusak ari dira funtzionamenduan eta horrek autobus horien funtzionamendua konparatzea ahalbidetuko du. Ibilgailua Solarisek utzitakoa izango da, eta 200 km baino gehiagoko autonomia dauka High Energy+ baterien teknologiari esker.
Kotxetegietan eta gauez kargatuko da, eta Donostian zerbitzua emateko moldatu da. Izan ere, Dbusen autobus flotaren informazio sistemetara egokitu da eta konpainiak dituen beste ezaugarri batzuk ere baditu, hala nola zoru baxuko plataforma eta gurpildun aulkiak sartzeko arrapala.
KOLABORAZIO EZAGUNA
Dbusen eta CAF Taldearen artean egiten den bigarren lankidetza proiektua da. Izan ere, 2018an autobus hibrido-elektriko bat probatu zen Donostian. Gainera, Dbusek 19 autobus hibrido ere baditu. Ingurumena errespetatzen duen mugikortasunaren aldeko apustu honetan, Dbusek beste fabrikatzaile batzuen 19 autobus hibrido eta 3 autobus %100 elektriko ere badauzka, eta Euskadiko flotarik iraunkorrenetako bat da.
Temas
Más en Sociedad
-
La Fiscalía investiga la "ausencia" de planes de prevención ante la devastadora oleada de incendios
-
Incendios en Ourense: labores de extinción en un nuevo fuego declarado en A Gudiña
-
Un juez federal rechaza la publicación de los testimonios del gran jurado en el caso Epstein
-
Starbucks abrirá este viernes en el Estadio Santiago Bernabéu su tienda más grande de España