Kutsadurak behera egin du Donostian konfinamendua hasi zenetik
DONOSTIA. Martxoaren 14an Estatuko gobernuak koronabirusa dela eta konfinamendua ezarri zuen. Orduz geroztik, garraio esentzialak baino ez daude baimenduak, eta horrek eragin zuzena izan du kutsaduran. Beste hainbat herri eta hirietan bezala, ordutik aurrera kutsadurak behera egin du Donostian.
Aztertutako denbora-tartea martxoaren 30etik apirilaren 12ra bitartekoa da. Aldi horretan, herritarren mugimenduak murriztu ziren oro har, eta funtsezko jarduera ekonomikoei eutsi zitzaien soilik.
Horrela, NO2 eta tamaina handieneko partikulen (PM10) mailak aztertu dira, hiri-inguruneetan ohikoenak diren kutsatzaileak direlako.
NITROGENO OXIDOAK
Nitrogeno dioxidoa (NO2) ibilgailuen trafikoa iturri nagusi duen kutsatzailea da. Egindako jarraipenean ikusi da kutsatzaile hori neurtzen den estazio guztietan jaitsi dela, nahiz eta jaitsiera desberdina izan.
Oro har, murrizketarik handiena (% 53-67) mailak txikiagoak ziren eta industria-jarduerak eta gertuko obrak gelditu diren eremuetan gertatu da.
Erdiguneko estazioetan (Ategorrieta eta Easo) murrizketa txikiagoa izan da, hiriko zirkulazio-fluxu handiena duten bideak izaten jarraitu dutelako eta inguruan lehentasunezkotzat jotzen diren zenbait obra mantendu direlako.
PARTIKULAK (PM10)
Giza jarduerek sortutakoak trafikotik, jarduera industrialetik, obretatik edo etxeko berogailuetatik datoz. Jatorri naturala dutenak, aldiz, Saharako hautsetik, polenetik edo itsas aerosoletik etor daitezke, besteak beste.
Egindako jarraipenean ikusi da kutsatzaile hori neurtzen den ia estazio guztietan jaitsi dela, nahiz eta jaitsiera desberdina den eta aurreko kasuan baino txikiagoa. Kasu honetan, murrizketarik handiena (% 17-33) trafikoaren kontrolerako estazioetan gertatu da.
Dena den, apirileko lehen hamabostaldian polen mailak gora egin dute hirian, eta horrek eragin du jaitsierak hain nabarmenak ez izatea. Izan ere, murrizketa txikiagoa da estazio bakoitzaren inguruan dagoen zuhaitz kopuruaren arabera (Puio, Zubieta, Añorga, Ategorrieta €).
Temas
Más en Sociedad
-
Los Mossos detienen a 20 miembros de una banda dedicada al cultivo y tráfico de marihuana
-
Detenidas 32 personas en Valencia por estafar más de 320.000 euros con el método del 'hijo en apuros'
-
La EHU inicia el lunes la matriculación del alumnado de grado del curso 2025-26, con 20.638 preinscripciones
-
Melgosa dice que el centro de Arana no responde a "un modelo de éxito de integración" y pide más información al Gobierno español