ERMUA. Koronabirusak eragindako osasun-krisiak egoera laboral, ekonomiko eta sozial oso txarrean utziko ditu hainbat eta hainbat familia estatu osoan zehar. Are gehiago, minbizia duen pertsonaren bat duten familietan. Horregatik, AECC-k 3 milioi euro bideratuko ditu minbizia duten pertsonen familiei laguntzeko. Laguntza ekonomiko honen helburua familia horiek oinarrizko beharrak bete ahal izatea da, koronabirusaren pandemiarekin batera behar horiek areagotu baitira.

Otsailaren 4an gogoan hartzen den Minbiziaren Mundu Egunean, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECCk) Espainiako gaixotasunaren kostuari buruz argitaratutako txosten baten arabera, familiak hartzen du bere gain kostuaren %45, 19.300 milioi euro inguru. Ehuneko hori, ziurrenik, familia gehiagok bere gain hartu beharko dute, eta familia horiek ahulagoak izango dira COVID-19k eragindako pandemiaren ondorioz.

Horren harira, AECCk bere egin ditu Osasun Ministerioak minbizia duten eta tratamendua jasotzeko beste herri batera joan behar duten gaixoentzako doako ostatu-zerbitzuari buruz emandako neurriak, COVID-19ren beste ondorio sozial bat arintzeko. Horrela, AECCk bizitoki egokituak emango dizkie gaixoei kutsadura saihestu ahal izateko, eta, eskuragarri ez baditu, ostatu alternatibo baten gastuak bere gain hartuko ditu.

Minbizia duten pertsonak ahula dira osasun arloan, baina baita arlo sozialean ere; izan ere, minbiziak eragiten du, urtero, 27.000 pertsona inguru gizarte-bazterketako arriskuan geratu izana. Horri, orain, COVID-19k eragindako ondorioak gehitu behar zaizkiolarik.